Urtarrilaren 24an amaituko da Laburbiran izena emoteko epea
2024-12-10 12:33 Zinemea2025eko martiaren 7tik apirilaren 11ra egingo da.
Laburbira, euskeraz sortutako film laburren zirkuitua da. Helburuak dira euskeraz produziduten jarraitzeko sortzaileen lanak ezagutarazotea emotea eta ikusleei geurean sortutako zinemeaz gozaraztea.
22 urteotan bide arrakastatsua egin dau Laburbirak eta euskal zinemagintzearen erakusleiho bihurtu da. Laburbirak berebiziko garrantzia dau autoreei eta euren lanei ikusgarritasuna emoteko orduan; halanda ze, zirkuito egonkor eta zabala eskaintzen dauen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan be eragiten dau.
Urtarrilaren 24ra arte izen-emotea edegita
Aurtongo Laburbira martiaren 7tik apirilaren 11ra bitartean egingo da. Lanak, urtarrilaren 24ra arte aurkezteko epea dago.
Laburbiran parte hartzeko film laburrak euskeraz egindakoak, 2024an produzidutakoak eta 25 minututik beherakoak izan behar dabe.
Izen-emotea, barriz, Laburbiraren webgunean egin behar da (hemen).
Aukeraketea egiteko erispideak
Urtarrileko azken astean aukeratuko dira Laburbira zirkuitoaren 22. edizino honetan herriz-herri eskainiko diran film laburrak. Aukeraketea egiterakoan zenbait erispide izango dira kontuan, honakoak:
- Publiko guztientzako lanak izatea.
- Sortzaile barrien eta izen handikoen arteko orekea.
- Sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna.
- Genero ikuspegia.
- Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazinoa, lan esperimentalak, sensibilizazinoa lantzen dabenak...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!