Esther Garciaren eta Alberto Iglesiasen arteko alkarrizketea, ‘Zinemagileen arteko alkarrizketak’ zikloan
2024-12-09 13:40 ZinemeaGuztira, zortzi alkarrizketetan hamasei profesionalek hartu dabe parte.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamenduak eta Donostia Zinemaldiak Zinemagileen arteko alkarrizketak ekimenaren laugarren edizinoa aurkeztu dabe: zinema-munduko 16 espezialistak zortzi elkarrizketetan izango dira. Holan, Esther García produktoreak eta Alberto Iglesias konpositoreak alkarrizketa bat egingo dabe. Helena Taberna zinemagileak eta Isaac Rosa idazleak, barriz, topaketa bat. Horreezaz gan, Maria Elorzak eta Marian Fernándezek zikloa inaugurauko dabe urtarrilaren 14an eta ganerako alkarrizketen protagonistak honeek izango dira: Paula Ortiz eta Javier García Arredondo; Celia Rico eta María Vázquez; Javier Giner eta Oriol Pla; Pedro Martín-Calero eta José Tirado; eta, Marta Nieto eta Antón Álvarez (C. Tangana). Zinemagileen arteko alkarrizketak Koldo Mitxelena Kulturunea (KMK) foru-zerbitzuak Donostia Zinemaldiaren Z365, urte osoko Zinemaldia arloagaz eta Elías Querejeta Zine Eskolagaz (EQZE) batera atontzen dauen proposamena da.
Aldundiko Kultura Sustapeneko eta Gazteriako zuzendari nagusi Isaac Palenciak nabarmendu dauenez, zinemagileen begiradea deszentralizatzea eta proiektu baten garapenean dagozen lanbideak ezagutarazotea da zikloaren helburua: gidoigileak, aktoreen zuzendariak, muntatzaileak, arte-arduradunak eta produktoreak. Beraz, zinemagileen eta horreegaz hainbat diziplinatan lankidetzean ibili ohi diran profesionalen arteko elkarrizketak be planteau ziran.
Bestalde, Maialen Beloki Donostia Zinemaldiko zuzendariordeak gaineratu dau ikasturtea aukera parebakoa izan dala Koldo Mitxelena Kulturuneagaz eta Elías Querejeta Zine Eskolagaz alkarlanean ibiltzeko, urteko euskal eta espainiar zinemearen barrikuspena osotzeko eta partekatze aldera. Barriz, gipuzkoarrek sortze-prozesuak ezohiko ikuspegi batetik erakusten dituan programeaz disfrutau ahalko dabe, nabarmendu dau.
Denporaldiko zortzi topaketek zinemako hogei profesional inguru batuko ditue Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan. Saio guztiak jendearentzat edegita dagoz eta 19:00retan hasiko dira.
Bihar, abenduaren 10ean, goizeko 10:00etan, inskripzino-formularioa jarriko da Koldo Mitxelena Kulturgunearen webgunean, Zinemagileen arteko alkarrizketak dalakoetan matrikulatzea errazteko. Lekuak inskripzino-eskabideen iritsiera-ordenaren arabera esleituko dira.
Ekimenaren alderdi pedagogikoa azpimarratuko da eta, horretarako, bertaratutakoei matrikula formalizatzeko aukerea eskainiko jake. Matrikulak, programara bertaratzeko aukerea emoteaz gan, programazino osogarri baterako sarbidea erraztuko dau.
Programazinoa
- Urtarrilak 14: Ez-fikzinoa produzitzea: Maria Elorza eta Marian Fernández.
- Zezeilak 11: Egokitzapen literarioak: Helena Taberna eta Isaac Rosa.
- Martiak 7: Egokitzapen literarioak: Paula Ortiz eta Javier García Arredondo.
- Martiak 27: Interpreteen zuzendaritzea: Celia Rico eta María Vázquez.
- Apirilak 10: Autofikzino bat gorpuztea: Javier Giner eta Oriol Pla.
- Maiatzak 15: Arte-zuzendaritzea eta produkzino-diseinua: Pedro Martín-Calero eta José Tirado.
- Maiatzak 29: Zinemagile barriak eta beste diziplina batzuk: Marta Nieto eta Antón Álvarez (C. Tangana).
- Bagilean (eguna zehaztu gabe): Produkzinoa eta musikea: Esther García eta Alberto Iglesias.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!