Cortina d'Ampezzo, Dolomiten gordeleku

Amaia Larruzea 2024-12-09 12:24   Ibilian-ibilian

Joandako denporetan, Neguko Olinpiadak egin ziran bertan.

Dolomitetan, Cortina d'Ampezzo herri liluragarria dago, halanda ze, bisitau doguzan herri gogokoenen artean jarri dogu. Eskualde horretako altxor nagusietako bat, izan be, paisajea ikusgarria da.

Cortinak, holan deitzen deutse bertakoek, kirol eta kultura jarduera asko eskaintzen ditu eta bisitari ugari pasetan dira handik. Mendia, naturea eta eskia lako zaleen pasinoa ikusgai dira. Antxina, Neguko Olinpiadak berton egin ziran; halanda ze, Europako eski munduko herri garrantzitsuenetakoa bilakatu da. Beraz, gaur egun, eskiatzaile eta mendiko kirolen zaleentzako paradisua da, urte guztian zehar.

Horrezaz gan, Cortinako kaleetatik paseoan gabizela, Italiako jazkerea eta modea erreferente doguz, izan be, diseinatzaile ospetsuenen dendak dagoz. Ganera, mendiko marken dendakaz be buztartzen dira eta bien arteko alkartze horretaz disfrutetea erakargarria da oso. Jesarri, jentea paseoan ikusi eta a ze poza, Milan Fashion Week dalakoan egotearen antzerakoa. Sekulako deskubrimendu polita bertoko herritarren eta bisitarien jazkera ikustea.

Cortina d’Ampezzora helduteko ez dago aireporturik gertu, beraz, Veneciara joan daiteke eta handik hurreratu, baita Trevisotik, Innsbrucketik eta Veronatik be. Aukerak non-nahi, kotxez, Dolomitetako Parke Naturaleko inguruez disfrutau ahal izango dogu eta autobusa be badago, Veneciatik. Hori bai, kontuz, autobusa ez da estazino nagusitik urteten; halanda ze, uriko estazino txikian hartu behar da eta tiketa online hartzea komenidu da.

Kontuak kontu, Italiako eta Austriako kutsuko herri horrek hainbat txoko zoragarri ditu eta loreak han eta hemen dagoz, atzealdeko mendien lerro alpinoakaz batera, moda saborez, kirol ohiturez eta ondo jan eta edateko aukerakaz. Ganera, bertoko supermerkatuek sekulako produktu onak ditue eta esperientzia polita izan daiteke, hango gastronomiako produktuak ezagutzeko. Naturearen eta kultura tradizinonalaren orekea nahi izan ezkero, Cortina d’Ampezzon da hurrengo geldialdia.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu