'Euskal kulturgintzeak ohiko hartzaile gehiago izango leuke egiturazko espazioak ugarituta'
2024-12-09 08:19 KultureaEuskal kulturearen erakusleiho handia, sortzaileen eta kulturazaleen arteko hartu-emonetarako plazea.
59. Durangoko Azoka amaierara heldu da eta lau eguneko jardunaldi bizi eta eder izan dira. Euskal kulturearen erakusleiho handia izan da beste urte batez eta, hortik harago, sortzaileen eta kulturazaleen arteko hartu-emonetarako plazea be izan da. Sorkuntza lanak aurrez-aurre azaldu ditue ekitaldietan eta erakusmahaietan, eta jentearen babesa jasota, aurrera begira lanean jarraitzeko bultzadea jaso dabe sortzaileek.
Durangoko Azokearen zabalkundeari esker, euskal kulturgintzeak lekua hartu dau espazio publikoan eta horrek euskal kulturea biziteko bidea emoten deutse zaleei, Azokan parte hartzea balio positiboakaz lotzen dabelako: kulturazaleei Durangoko Azokara etorteko dei egin deutsegu, kultur sistemea osasuntsu baterako ezinbesteko katebegia dirala autortuz eta egunotan izan dogun bisitarien joan-etorriak erakutsi deusku kulturazaleak ardura hori hartzeko prest dagozala. Horrek guztiak hasnarketea eragin deusku, kulturazaleek agertu daben nahia praktikara eroateko egiturazko espazioak ugarituko bageunkez, euskal kulturgintzeak ohiko hartzaile gehiago izango leukela urte osoan zehar. Erronka hori daukagu Durangoko Azoka Aurrera eroaten dogun kultur eragile, herri erakunde, komunikabide, sortzaile eta kulturazaleok. Milaka ikasle batu zituan goizagaz hasi zen azokea. Euskal Herri osotik 100 bat autobusetan eta bestelako garraio bidez etorri eta bete egin zituen azokako esparruak zein herriko kaleak. Gero, bigarren egunean Gazte Eztandeak ekarri eban uriolea. Euskal kulturearen transmisinoan eragitea da azokearen asmo nagusietako bat eta horretan jarraitzeko erabagia hartuta daukagu.
Bestalde alde batetik, guneetako aurkezpenak jentetsuak izan dira eta badakigu Azoka Landako Gunean hasi arren arren, hori baino askoz gehiago dala, eta aurten barriro berretsi egin da. Guneetako egitarauaren erispideak finkatu izanak euskal kulturgintzea bere ertz danakaz erakusteko bidea emon deusku. Jarraian datu aitagarri batzuk:
- Talaia: Bai Landako Guneko areto nagusian, bai Museoko hitzaldi aretoan, gogoetarako ale asko izan dira liburu aurkezpenetan, mahai-inguruetan edota egitasmoen barri emoteko saioetan. Azpimarratzekoa izan da, euskal kulturgintzearen transmisinoa hedabideetan zelan gauzatzen dan EHUko Behategiak egindako ikerketearen emoitzak Durangoko Azokan aurkeztea eta proposamen zehatzak be plazaratzea.
- Ahotsenea: literatura aurkezpenetan belaunaldi aniztasuna igarri da, gazteek, helduek eta nagusiek parte hartu baitabe. Nabarmentzekoa da emakume asko egon dirala aurkezten zein entzuten, lekua hartzen dabiz eten barik. Literatureak aurten Landako kanpoan izan dauen kokaleku barrian, zenbait aurkezpen hasi aurretik itxaronaldiak egin ditu jenteak. Musikearen gunean, Plateruenean, nabarmentzekoa da publikoaren zati handi bat taldeak deskubridutera joan dala, proposamen zehatzetatik harago.
- Irudienea: ikusi, ikasi, hunkitu, emozionau eta sensibilizau egin da ikuslea Zugazan. Euskerazko lanei balioa emptea, transmisinoa lantzea eta gozetea lortu da hainbat lanen bitartez. Ibilbide luze baten ondoren lan barri bat
aurkeztu dauen sortzaileak asko izan dira, baita lehen aldiz sortutako lan bat erakusteko aukerea izan daben gazteak be. Sortzaile eta ikusleen arteko hartu-emonak be mamitsuak izan dira. Ikuskizun askotan aforoa bete egin da.
- Kabia: eremu digitalaren gunean, aitagarriak dira adimen artifizialaren bueltan sorturiko gogoetak. Esaterako, adimen artifizial sortzaileak kulturan izan leikezan aukera eta arriskuez jardun eben; jente ugari bertaratu eta barriketaldi interesgarriak sortu ziran publikoagaz. Bestalde, Gamer Geleak askoren arretea biztu eta olgetarako tarte polita izan zan gazteentzat zein helduentzat.
- Saguganbara: ganezka egon da ume eta gazteen eta gazteen gunea. Liburu aurkezpenak entzun ostean, umeak idazle eta ilustratzaileei liburuak sinatzeko eskatzen ibili dira. Ekitaldirik egon ez dan momentuetan be familiak eta taldeak etorri egin dira, liburu barriak kuxkuxeatzera eta irakurtera. Horrezaz gan, kanpoko karpan eginiko aurkezpenek harrera ona izan dabe.
- Szenatokia: jente ugari batu daa batu da eta sarritan ilarak sortu dira atean. Horregaitik, aforoa handitu eta San Agustin kulturguneko koroa zabaldu da horretarako aukerea egon danetan. Antzerki piezak, bakarrizketak eta jantzak eskaini ditue konpainiek eta nabarmentzekoa da aurkezpenen ostean kontratazinoa zarratu dauela gitxienez euretako batek.
Ganera, atontzaileek 2025eko azokearen datea igarri dabe: abenduaren 5etik 8ra izango da.
Kontuak kontu, 59. Durangoko Azokearen amaierea sano hunkigarria izan zan sortzaileek ibilbide miusikalari agur esan deutson Benito Lertxundiren Oi Ama Euskal Herri kantua abestu ebelako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!