MUk hiru azoka atondu ditu Euskadin
2025-10-08 12:38 KultureaUnibersidade-graduen eskaintzea aurkezteko.

Mondragon Unibersidadeak graduei buruzko hiru azoka atondu ditu, lurralde historiko bakotxeko bat, unibersidadeko ikasketak hasi nahi dituen ikasleek zalantzak argitu deiezan eta beren unibersidade-etorkizunari
buruzko erabagiak hartzen lagunduko deutsen informazino-hitzaldietan parte hartu deien.
Azokak urrian egingo dira. Lehenengoa hilaren 11n izango da, Donostiako Kursaal Jauregian; bigarrena, hilaren 18an, Gasteizko Silken hotelean, eta hirugarrena, hilaren 25ean, Bilbao AS Fabrik campusean.
Informazino-hitzaldiak eta standak
Azokak 10:00etatik 14:00etara bitartean egingo dira, eta bertaratzen direnek Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen unibertsitate-titulu guztien standak bisitatu ahal izango dituzte, ingeniaritzetako, enpresen kudeaketako, ekintzailetzako, hezkuntzako, humanitateetako, gastronomiako eta komunikazinoko tituluen standak.
Horrezaz gan, gai interesgarriei (graduei, ikasketen finantzaketari, hezkuntza-ereduari eta ikasteko moduei) buruzko informazio-hitzaldiak eskainiko dira, karrerea aukeratzen dabizenentzat.
direnentzat.
Azokek gradu dualak xehetasunez ezagutzeko aukerea be emongo dabe: unibersidade-prestakuntzea eta lanbide-esperientzia buztartzen ditue, ikasleei etorkizuneko karrerearen ikuspegi praktikoa eskaintzeko. Mondragon Unibersidadeak 19 unibersidade-gradu eskaintzen ditu 2025-2026 ikasturtean, horreetako 11 dualak.
Etorkizuneko unibersitarioei behar daben informazinoa emotea da azoka horreen helburua, aukerea izan deien erabagi informatuak hartzeko, hezkuntza-aukerak ezagutzeko eta hezkuntza-eredura zela egokitu jakiteko. Berbaldietan parte hartzeko, aldez aurretik emon behar da izena, eta ordutegiei, erregistroari eta jarduerei buruzko xehetasun guztiak Mondragon Unibersidadearen webgunean dagoz eskuragai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!