Marión Cruza Artium Museoan izango da
2025-10-09 09:05 KultureaZapatuan, hilak 11, familientzako amarauna programearen barruan.

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, Marión Cruza artistea ekarriko dau datorren zapatuan, arratsaldeko 17:00etan, familientzako hilero atontzn dan Amarauna (‘armiarma sarea’) programearen barruan. Cruzak Traste ikuskizuna eskainio dau, 6 urtetik gorako umeentzat pentsautako (heldu batek lagundua) ikus-entzunezko narrazinoa da Traste, soinua eta irudia protagonista dituan narrazinoa, hain zuzen. Amarauna egitasmoko jarduera guztiak doban dira, eta aurretik izena emotea komenidu da, 945 20 90 20 telefono-zenbakira deituta (erreserbak errespetauko dira, jarduerea hasi baino 10 minutu lehenagora arte).
Amarauna egitasmoak jarraitzen dau helduek eta txikienek arteaz alkarregaz gozetako gunea sustatzen, askotariko hizkuntza artistikoak buztartzen dituen ekimenen bitartez. Esangura horretan, artistearen beraren eretxiz, «erlatx asko dituan tresna handi bat da, egurrezko eta metalezko elementu misteriotsuz betea: plastikozko piezak eta jostailu zaharrak, zume pixka bat eta herriko traste zahar egokituak. Traste jo egiten da eta baita ikusi be, atzeko aldetik txakurrak eta zomorro edo mamarroak sartzen diran bitartean. Aire zabalean joten da, lurraren, zeruaren edo hormearen kontra, olibondo, putzu edo pinu handi baten ondoan».
Marion Cruza Le Bihan
Artista plastikoa eta ikus-entzunezkoa da eta irakaskuntzeaga buztartzen dau lan hori. Gidoiak baztertu eta muntaia zuzenean miatzea dau abiapuntu eta bideoaren eta idazketearen, marrazkiaren eta esperimentazino kolektiboaren artean ibilten da. Cruzak aurretik be aurkeztu dau bere lana Gasteizen, 2010ean Montehermoso Kulturunean; 2021eko Mostrenkas jardunaldietan eta 2022ko Inmersiones jaialdian, eta urteetan zehar Azala espazioan (Lasierra, Araba). Oraintsu Tripak obreagaz alkarlanean ibili da hainbat performance koraletan: Kampainen (Bilbo) bi eta azkena Plazerkekeriak Amillenan (Atxondo).
amarauna
Marión Cruzaren ekitaldiaz gainera, beste jarduera bi aurkeztuko dira amarauna egitasmoaren barruan abendura bitartean. Batetik, Dancehall, dantza familian!, jantza uritarreko ikuskizuna, Raquel Koroma eta Aixiba Koroma jantzarien eskutik eta, bestetik, Arene Onandia mimoak Le menu du chef pantomima ikuskizunean oso errezeta berezia egingo deusku.
- Urriak 11, arratsaldeko 17:00etan, Traste. Marión Cruza. Ikus-entzunezko proiekzinoa.
- Zemendiak 15, arratsaldeko 17:00etan, Dancehall, dantza familian! Raquel Koroma eta Aixiba Koroma. Jantza Uritarra.
- Abenduak 13, 17:00etan, Le menu du chef. Arene Onaindia Abrisketa. Pantomima.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!