Open Bilbao Jaialdiak 22.000 parte-hartzaile baino gehiago izan ditu
2025-10-08 13:11 Kulturea584 lagun ibili dira boluntario-lanetan.
Open Bio Nazinoarteko Jaialdiak, aurton be, milaka lagunen interesa erakarri dau. Guztira, 22.000 bilbotar eta bisitari baino gehiagok disfrutau dabe bederatzigarren edizinoan programautako jardueretaz (irailaren 29tik urriaren 5era) eta 89 guneetara egindako bisita gidatuez.
Aurtengo edizinoan bisitatuenak San Nikolas Jauregia, Bilboko Udaletxea, Bizkaia Torrea eta Bidebarrietako Liburutegia izan dira. Baina, igaz lez, jaialdiak, normalean jentearentzat zarratuta dagozen edo ezezagunak diran eraikin horreek edegiteaz gan, jarduera-zerrendea programau dau, arkitektura-modu barriei ikusgarritasuna emoteko.
Hainbat jarduera izan dira, esaterako, erakusketea, berbaldia, tailerrak, ibilaldiak, zine-foruma... Oso harrera ona izan dabe, parte-hartzaileek balorazino positiboa eginez programearen aniztasunari eta edukiari buruz.
Guztira, 1.300 personak baino gehiagok hartu dabe parte aldez aurretik izena emotea eskatzen eben jardueretan. Abando Taupadak eta Escenarios (im)probables saioak izan dira bisitatuenak.
584 boluntario ibili dira, beste behin be, musu-truk laguntzen.
Open House arkitektura-jaialdia baino gehiago da; herritarrek, arkitekturearen eta urigintzearen bidez, euren uriaren inguruko konzientzia har leikeen aukerea da. Ekitaldi horren bitartez, arkitekturea eta urigintzea ezagutzera emoten dira eta publiko zabal baten aurrean jentarteratzen dira, parte-hartzea ahalbidetuz.
Open House Bilbao OUT Alkarteak diseinau eta atondutako ekitaldia da. OUT irabazasmorik bako alkartea da, bertokoa, uri-barrikuntzan, arkitekturean eta herritarren parte-hartzean interesa daben arkitektoek eratua.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!