Azkuna Zentroak 'El ensayo de la exposición (1977-2017)' argitalpena aurkeztuko dau
2025-10-09 08:21 KultureaUrriaren 14an, martitzena.

Urriaren 14an, martitzena, El ensayo de la exposición (1977-2017) argitalpena aurkeztuko da Azkuna Zentroan. Liburu horrek 2016 eta 2023 artean egindako Azkuna Zentroan Komisariotzaren Nazinoarteko Sinposioan izandako hausnarketak eta eztabaidak batzen ditu.
Topaketa horreetan, hogeita hamar irakurketa propoiduten dituan azkenaldiko historian egin diran beste hainbeste erakusketari buruz eta hainbat alderditara hurreratzeko aukerea emon eben: erakusketearen baldintza historikoak islatzen eta horreei erantzuten deutsen kultura-objektua, hartzen dituan irudikapenak legitimatzeko erakunde-formea, etenaldiak eragin eta arreta-uneak sor leikeen gailu iragankorra... El ensayo de la exposición (1977-2017) izenburuak, holan, objektu beraren adierazpen bi aitatzen ditu: erakusketea, landa-eremuko pensamenduaren eta proben produkzinorako leku bezela.
El ensayo de la exposición (1977-2017), Editorial Concreta argitaletxeak aterata, dokumentu korala da eta jarraipena emoten deutse artearen, ikerketearen eta kultura-bitartekaritzearen profesionalak batu zituen topaketei. Komisariotza garaikidearen gaur egungo erronkak aztertzen ditu, ikuspegi politiko, espazial eta kolektiboari arretea jarriz.
Ondoko honeen ekarpenak jaso ditu: Carla Zaccagnini, Luca Frei, Aurora Fernández Polanco, Franco Bifo Berardi, Bojana Kunst, Adrian Heathfield, Dora García, Tamara Díaz Bringas, Joaquín Vázquez, Rachel Weiss, Aimar Arriola, Ines Schaber, Corinne Desirens, Catherine David, Yaiza Hernández Velázquez, Maria Lind, Ana Devi?, Ruth Noack, Azucena Vieites, Lisette Lagnado, McKenzie Wark, Azar Mahmoudian, Rike Frank eta Beatrice von Bismarkekin hizketan, Arantza Santesteban, Anja Isabel Schneider, Anik Fournier, Silvia Maglioni & Graeme Thomson.
Liburua salgai dago dendAZen (Azkuna Zentroko denda) eta dendaz.azkunazentroa.eus webgunean.
Aurkezpen-ekitaldian parte hartuko dabe Editorial Concreta argitaletxeko editore Laura Vallesek (online) eta Bulegoa z/b-ko kideek: Miren Jaio, Leire Bergara eta Bea Cavia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!