BLesley Lokko eta Peter Cook protagonista Mugak/2025eko erakusketa nagusian
2025-10-09 13:07 KultureaEuskadiko Nazinoarteko Arkitektura Bienala gaur hasiko da.

Mugak/ 2025 hasi da. Euskadiko Nazinoarteko Arkitektura Bienalak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Uri Agenda sailak sustatua, gaur aurkeztu dau bere bosgarren edizinoko erakusketa nagusia, Eu-topías, Ou-topías izenekoa. Erakusketa korala da eta, arkitekturearen eta arteen figura ezagunen proiektuak itxuratzen dituen piezen bidez, aurtengo leloari buruzko hausnarketea eskatzen deusku: Gazteluak airean, edo nola eraiki gaur egungo utopia.
Euskadiko Arkitektura Institutuko hiru aretoetan zehar hainbat egileren proposamenak izango ditu: Constant Nieuwenhuys, Sir Peter Cook, Rem Koolhaas, David Brown, John Porral, Lugadero, Richard Sennet, Txuspo Poyo, Juno Calypso,Aristide Antonas eta Lesley Lokko OBE katedraduna. Guztiek proiektu utopikoak eta distopiak erakusten ditue, baita etorkizun posibleak irudikatzen ditu utopiak be.
Honegaz, Mugak/ Bienalak bost erakusketa nagusi batzen ditu. Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Uri Agenda sailburuak nabarmen dauanez, hau ez da profesionalentzako topaketea bakarrik, arkitekturea herritarrei zabaltzen deutsen hitzordua be bada, arkitektureak gure urien eguneroko bizitzan, kulturan eta etorkizunean dauen zeregina alkarregaz birpentsetako konbita egiten dauena.
Mugak/ Bienalak proiektu kolektiboa da, Artium Museoa, Montehermoso, Tabakalera, San Telmo Museoa, Chillida Leku eta Azkuna Zentroagaz batera, besteak beste. Bienala posible egiten daben erakunde eta persona guztien inplikazinoa eskertu dau, baita foru aldundien, hiru euskal uriburuen, arkitektura eta diseinu eskolen, alkargo ofizialen eta programan parte hartuko daben cultura garaikideeko zentroen lankidetzea be.
Mugak/ 2025eko programeak beste hitzordu bat izango dau bihar, hilak 10, Donostiako pabilioiaren inaugurazinoa, hain zuzen be: Levedad y denuncia: el bordado como utopía en femenino Alderdi Ederren aurkeztuko da 11:00etan Izaskun Chinchilla Architects estudio madrildarraren eskutik.
Bilboko egitaraua hilaren 17an hasiko da, Etxenoi pabilioiaren inaugurazinoagaz, Emakumeen plazan. Bienala hurrengo astean helduko da Gasteizera, urriaren 23an; jarduerak Andre Maria Zuriaren plazea bitan banatuko dauen hormearen inaugurazinoagaz hasiko dira, Utopía: prohibido el paso. Holan, Euskadiko hiru uriburuek arkitektura agendak beteko ditue datorren zemendiaren 14ra arte, orduan amaituko baita bosgarren edizino hau.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!