Egun on, 'Gazte Eztanda' gaur, hilak 6, Durangon

Bizkaie! 2024-12-06 10:38   Euskerea berbagai

Gauean, Naxker, Nekktar eta Xaukena Xauk taldeen kontzertuak izango dira.

Gaurko jardunaldia be transmisinoari lotuta egongo da Durangoko Azokan, izan be, Gazte Eztandaren hirugarren edizinoa egingo dabe. Egunean zehar horrei zuzendutako makinatxu bat ekitaldi egongo dira eta gaueko 22:00etan kontzertuak dagoz atonduta Landako plazako karpan: Naxker, Nekktar eta Xaukena Xauken eskutik, hain zuzen be.

Horrezaz gan, igazko Sormen Bekearen emoitzea aurkeztuko dabe Marramiau kolektibokoek 11:30ean Saguganbaran: Argizagi, zubiak adiskidetasunerantz izeneko telesaila estreinauko dabe.

Horrezaz gan, gaurko ekitaldian artean ondoko honeek ikusteko aukerea izango da:

  • 10:30: Euskarazko kulturgintzaren transmisioa hedabideetan: Proposamen bat aurkezpena. Talaian.
  • 10:30: II. Euskultura Azokea. Eskuhaldunak Eskultoreen Alkarteak atonduta. Durango+-en.
  • 11:00: Euskaraldiaren abestiaren aurkezpena. Talaian.
  • 11:00: Hartzea ematea DA! kartel sinaketea. Udatxo eta Balu egileak Durango+-en izango dira.
  • 11:00: VII. Artisauen eta Sortzaileen Azokea. Eixu Artisau Alkarteak atonduta. Durango+-en
  • 12:00: Uxue Alberdik Hetero liburua aurkeztuko dau Ahotsenean.
  • 12:00: Egin EztanDA! lehiaketea. Gerediaga Alkarteak eta EuskarAbenturak atonduta Durango+-en.
  • 12:30: Herri Urrats maketa lehiaketearen aurkezpena. Talaian.
  • 13:00: Jone Arriolak Hor Konpon liburua aurkeztuko dau. 
  • 13:30: Mikel Pagadiren Bisita liburuaren aurkezpena. Ahotsenean.

Konsultau egitarau osoa hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu