Durangoko Azokan egotea, euskal kulturearen alde egitea da

Bizkaie! 2024-12-06 09:32   Euskerea berbagai

Herritar guztiak konbidadu gura doguz Durangoko Azokara.

Hartzea ematea DA!, horixe da aurtongo leloa, halanda ze, Gerediagako presidenteak, Nerea Mujikak, horri egin deutso erreferentzia inaugurazino ekitaldian: Euskal Herrian gaur egun bizi dogun sorkuntza loraldiari gogotsu erantzungo deutsen zaleak behar doguz. Beraz, herritar guztiak konbidadu gura doguz Durangoko Azokara etortzera, Durangoko Azokean egotea, egitea dalako aldi berean. Euskal kulturearen alde egitea, hain zuzen be.

Ganera, aurrera begira alkarlanerako mezua zabaldu dau, euskerearen eguna ospatu dogun aste honetan, euskalgintzako eragileek euskerea larrialdi egoeratik indarraldia bideraduteko deia egin dabe. Halanda ze, Durangoko Azokeak bere alea jarri nahi dau ahalegin horretan.

Bestalde, 30 urtez azokearen zuzendari izandako Jon Irazabal autortu dabe ekitaldian, izan be, haren omenezko berbak izan ditu Mujikak: zenbat idea, gogo, izerdi, herriaren eta kulturearen alde. Harek itxitako ondarea, oparoa bezain harrigarria da. Aurton agurtu deusku Jonek, eta, zelan ez, bere hutsunea sentiduko dogu azokan. Irazabalen senideei oroigarria eskaini deutse eta ostean Jonen arreba Itziarrek hartu dau berbea. Bere nebearen akorduaz ganera, adierazo dau Irazabal harro egongo zala, gaur eguneko azokea ikusiz gero.

Amuriza, Peritz eta Lumiren ikuskizuna

Ekitaldiak kultur izakerea be izan dau, Miren Amuriza eta Aner Peritz bertsolariek eta Lumi musika taldeak emondako ikuskizunagaz. Durangoko Azokeari buruzko berbaldiak, bertsoak eta buztarketa elektronikoak egin ditue.

Beraz, sortzaile horreek egin dabe ekitaldirako sarrerea, Hartzea ematea DA! eta Durangoko Azoka eder baten esperoan geratzen gara aldarrikatuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu