'Superklaus' filma, ikusgai

Bizkaie! 2024-12-06 08:15   Zinemea

Zinemea Euskeraz programearen barruan.

Superklaus filma, gaur, hilak 5, estreinauko da EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Ume zein gazteei zuzenduta dagoan film espainiarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Zineuskadik sustatutako Zinemea Euskeraz programearen barruan aurton ikusiko dogun zortzigarren filma da, Liztor Kapitaina lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.

Sinopsia

Buruan golpe handia hartu ondoren, Santa Klausek uste dau SuperKlaus dala, film-saga ezagun bateko superheroia. Horrek kaosa sortzen dau Ipar Poloan eta Fafnir jostailu-fabrikatzaile zekenak egoerea aprobetxauko dau Santaren tailerraren kontrola hartzeko. Asmo gaizto horreek desegiteko gai izango diran bakarrak Billie neskato azkar eta ausarta, C.A.R.L. robota eta Leo elfoa dira.

Emonaldiak

Filma proiektatuko da hurrengo zinema-aretoetan: Golem Alhondiga (Bilbo), Multicines 7 (Bilbo), Florida Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines (Donostia) eta Golem La Morea (Iruñea).

Ganera, hilebete honetan, beste film bat be izango dogu Zinemea Euskeraz programearen barruan: abenduaren 25ean hain zuzen be, Klara eta hazi magikoen misterioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu