Hitzetik Hortzera, Almen Bertso-Eskolearen 50. urteurrenean

Bizkaie! 2024-12-05 12:55   Bertsolaritzea

Ganera, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketearen azken finalaurrekoaren errepasoa egingo dabe.

1974an, orain dala 50 urte, Leintz bailaran umeen lehen bertso-eskolea sortu eben, Eskoriatzako Almen Ikastolean hain zuzen be. Bertso-eskola horren lana eskertzeko, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapel emoilea eta 25 urtez azpiko sariaren emoilea izango dira bertoko kide bi: halanda ze, Arantzazu Loidi ikasleak jarriko deutso txapela txapeldunari eta Patxi Goikolea irakasleak saria 25 urtez azpiko bertsolari onenari.

Historia luzea dau Almeneko Bertso-Eskoleak: Joanito Akixu, Patxi Goikolea eta Xanti Iparragirrek zapatu goizetan alkartzen ebezen eskualdeko umeak bertso eskolak emoteko. Gerora, Xanti Iparragirreren etxean, talde txikiago batek jarraitu eban bat-batean egiteko alkartuz. Mahaiaren bueltan alkartzen ziran Aitor Sarasua, Arantzazu Loidi, Danel Goikolea, Felix Iñurrategi, Jon Sarasua eta Jon Iñaki Izarzelaia.

Holan, aste honetako programean bertso-eskolea izango dabe berbagai. Arantzazu Loidi eta Patxi Goikoleagaz alkartuko da Mirari Martiarena eta hasierako bertso eskoleari buruz ibiliko dira berbetan. Baita Jon Sarasua eta Jon Iñaki Izarzelaiagaz be; bertso-eskolean kantetan ebezen bertsoak gogora ekarriko ditue, baita garaiko bertsolari handiak ezagutzeko egiten ebezen urteerak be.

Arrasateko finalaurrekoa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketearen finalaren atarian, txapelketako azken finalaurrekoaren errepasoa egingo dabe aste honetako Hitzetik Hortzeran.

Arrasaten izan zan saioa eta ondoko bertsolari honeek ibili ziran kantuan: Agin Laburu, Andoni Rekondo, Eñaut Martikorena, Iñigo Manzisidor Mantxi, Maider Arregi eta Oihana Iguaran. Imanol Artola Felix izan zan gai-jartzailea.

Hitzetik Hortzera: zapatuan, 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu