Ernesto Valverde 2024ko Bilboko Ospetsu izentau dabe
2024-12-04 13:43 KultureaBeste biak, Inés Anitua eta Jose Ignacio Goirigolzarri dira.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur emon ditu ezagutzera 2024ko bilbotar ospetsuen izenak. Aurton, Inés Anitua automobilgintza-sektoreko zuzendaria, Jose Ignacio Goirigolzarri banku-zuzendaria eta Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea dira.
Ganera, alkateak Bilbao Basket saskibaloi-taldea uriko enbaxadore izentau dau.
2001ean sortu ziran Bilboko ospetsuak izentapenak eta horreen helburua da autortzea uriaren izen ona zabaltzen eta ezagutarazoten laguntzen daben personei eta entidadeei.
Ondoko honeek dira Udalak aintzat hartutako argudioak, 2024ko ospetsuak izentetako:
- Inés Anitua Iriarte: emakume bilbotarrak automobilgintza-sektoreko lidergo gorenean ordezkatzeak dauen balioarengaitik.
- Jose Ignacio Goirigolzarri Tellaeche: bere ibilbide eta profesionaltasun handiarengaitik eta sustraiak eta Bilboko banku-sektorearenak sekula ez ahazteagaitik.
- Ernesto Valverde Tejedor: Bilboko belaunaldi barrien artean Athletic txapeldunaren balioa berpiztea lortzeagaitik.
- Uriko enbaxadore, Bilbao Basket: hirukoa lortzeagaitik: Bilboren izena, ilusinoa eta balioak zale euskaldunen, espainolen eta europarren artean zabaltzeagaitik.
Sariak Bilboko Udaleko Arabiar Aretoan banatuko dira abenduaren 17an, arratsaldeko 19:30ean, alkateak zuzenduko dauen ekitaldi berezian. Berton egongo dira sarituak eta beste agintari batzuk be. Sariak ez dau zuzkidura ekonomikorik eta Bilboko Udalak emoten dituan ohore handienetakoen artean dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!