Lehendakariak euskerearen etorkizuneko bidea alkarregaz egiteko aldarria egin dau

Bizkaie! 2024-12-04 07:50   Euskerea berbagai

Euskereak danon mobimentua behar dau, danona dalako.

Aurtengo ekitaldiaren helburua ekintzailetzeak eta bolondres lanak euskerearen bizibarritzean izandako ekarpena autortzea izan da. Euskerearen Eguneko Adierazpen Instituzionalean, Bat, bi... ehun, euskerearen geroa ehunduz goiburuaren bidez eta berba-olgetea egunez, euskereak guztiok behar gaituela adierazo nahi izan da.

Imanol Pradales lehendakaria izan da buru Bilbon kokatutako Euskalduna jauregian egindako ekitaldian. Ehuntze komunidatean oinarrituta, lehendakariak aldarrikatu dauenez: zubiak behar ditu euskereak, komunidade sendo eta kohesionatua.

Ekitaldian, lehendakariagaz batera, lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Ibone Bengoetxea be izan da eta horreez gan, Jaurlaritzako sailburu guztiak, Bizkaiko eta Arabako Batzar Nagusiak erakundeetako mahaiburuak, Ana Otadui eta Irma Basterra, hurranez hurran; Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Elisabete Etxanobe eta Eider Mendoza; Bilboko alkate Juan Mari Aburto, EUDELeko buru Esther Apraiz, Euskaltzaindiako buru Andrés Urrutia eta euskalgintzako eta euskal gizarteko ordezkariakaz batera.

Etorkizuneko erronkak

Euskerearen Nazinoarteko Egunean, nire autortza eta eskerrik beroena helarazo nahi deutsuedaz, banaka zein taldean, euskerearen alde konprometiu zarien guztioi. Egunez egun, gure hizkuntzea ehundu dozuenoi, adierazo dau Imanol Pradales lehendakariak. Euskereak guztion mobimentua behar dau, danona dalako, hemen bizi eta lan egiten dogunona, baita etorriko diranena bere. Danok behar gaitu: euskaldunak, euskaldun izango diranak, eta baita ez diranak be, zehaztu dau.

Errealidadea zein dan jakinda, Pradalesek euskereren arloan salto kualitatiboa emon behar dala nabarmendu eta euskerearen erabilerea indartzea dala asmoa: erabilerea asialdian, erabilerea lan munduan, euskerea eremu digitalera eroan eta euskereasrengandik urrun dagozanak erakarri.

Ezagutzea sustatzearen erronkearen inguruan Ibone Bengoetxea lehendakariordeak esan dauenez, orain 15 urte, ez da horrenbesteko ikasle izan gure euskaltegietan. 34.000 ikaslek baino gehiago dagoz gaur egun euskaltegietan eta dobakotasunerako politikearen ondorioak ikusten gagoz orain, aurreikuspena da ikasturte honetan A1 mailan ikasleen % 30eko igoerea izatea; aldi brean, C1 mailan, ikasle kopurua bikoiztu egin da, amaitu barri dan ikasturtean.

Helburua da lan boluntarioak euskereren bizibaritzean izandako garrantzia indarrean jartea. Norbanakoaren eta kolektiboaren lan boluntarioa, biak kontuan hartu dituan abiapuntu kreatiboa ardatz hartuta. Euskerearen alde lan egiten dabenek lez, kaleidoskopioan be halaxe izaten da, pieza bakotxak ondokoak eragiten ditu. Idea hau lema batean laburbatu nahi izan da: Bat, bi... ehun. Euskeraren geroa ehunduz. Era honetan, ehun berbearen esangura bikotxagaz olgetea da asmoa, zenbakia alde batetik eta euskerearen geroa ehuntzeko idea bestetik.

Eneko Sagardoy aktoreak gidatu dau ekitaldia eta bideo eta abestien bidez, euskerearen sustapenean norbanakoek egindako ekarpen txikitik gizataldeek daben eragina erakutsi da bai abesti zein bideoetan. 200 bat lagun batu dituan ekitaldia Ibone Bengoetxeak edegi eta Imanol Pradales lehendakariak zarratu dau.

2024 Euskararen Nazioarteko Eguneko Manifestua

Eusko Jaurlaritza, hiru foru aldundiak, EUDEL eta UEMA bat etorri dira aurtengo Euskerearen Nazinoarteko Eguneko manifestuagaz: euskerearen ehuntze ariketea danon ardurea da. Erakunde publikoona eta gizarte eragileona. Ekina ezinbestekoa da. Euskerak mobimentua behar dau, bere-berea dauen biziari eutsi eta geroz eta biziagoa izateko; euskerearen distireak aniztasunetik guztiok zipriztindu gaitzan. Euskera danona da. Hemen gagozan eta etorriko diran danena. Irabazi daigun alkarrekin euskerearen bidea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu