Danserie taldeak egi bihurtu dau Etxepareren amesa
2024-12-03 08:17 Euskerea berbagaiKontzertua, Linguae Vasconum Primitiae liburuan oinarrituta dago.
Euskerearen Egunaren atarian, kontzertu zoragarria emon dau Danserie taldeak Nafarroako Parlamentuaren patio nagusian. Nafarroako Gobernuagaz eta Euskaltzaindiagaz alkarlanean atondu dau emonaldia talde iruindarrak. Besteak beste, ekitaldian izan dira Unai Uhalde Parlamentuko presidentea, Ana Ollo Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskerako kontseilaria, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
Kontzertua hasi baino lehen, Unai Uhaldek Foruen monumentuaren kopia bana emon deutse Euskaltzaindiari eta Danserie Ensemble taldeari.
Unai Uhalde eta Andres Urrutia.
Kontzertuan, azken diskoko piezak jo ditu taldeak, Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburuan oinarrituta baitago Danserieren azken lana, Pamiela argitaletxeak editau dauela. Bere liburuaren aitzin-solasean Etxeparek argi esaten eban kantetako idatzi zituala bertso horreek eta Danseriek bete egin dau idazlearen amesa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!