Jabier Onaindia, Herri Irratia eta Bizkaia Irratiko zuzendaria Getxoko Hamaikakoan
2024-12-03 07:56 Euskerea berbagaiEuskaraldiaren Getxoko -Hamaikako- 11 kideak aurkeztu ditue
Euskaraldiaren laugarren edizinoan udalerriko hamaika enbaxadore edo Hamaikakoa osotzen dabenak ezagutzera emon ditue Udalak eta Egizu eta Bizarra Lepoan alkarteek osotutako batzordeak Algortan atondutako ekitaldian. Hain zuzen be, arlo askotan euskerearen erabilerea sustatzean ibiliko diranak eta Euskaraldiaren hizkuntza-ariketearen helburuak lortzen lagunduko dabenak:
- Jabier Onaindia, Herri Irratia eta Bizkaia Irratiko zuzendaria, urte askotan irratigintzan.
- Ainhoa Calderón, bordatuen eta euskal jantzien dendako kudeatzailea Romon eta merktaritzan euskerearen aldekoa.
- Celeste Agüero, Argentinako kantaria, irakaslea, esataria eta poema xuxurlaria.
- Begoñe Eguskiza, Lauaxeta AEK euskaltegiko irakaslea urte askotan eta Egizuko batzordeko kidea.
- Ane Omagogeaskoa, Romo AF nesken taldeko kidea. Kirola ezagutarazoteaz gan, euskerea bultzatzea dabe oinarri.
- Laura Siles, Doktorea Euskal Herriko Unibersidadean, Arte Ederren munduan erakusketa, jarduera, proiekzio bisual eta berbaldietan dabilena.
- Iñaki Etxegia, Arene 6ko bateria jolea izateaz aparte, irakaslea, judokea eta kulturaren aldeko ekintzailea da.
- Xabier Ugarteburu, Magisteritzan lizentziaduna, trikitilaria, Urrats musika taldeko partaidea eta Fikzino Fabrikako partaidea.
- Irune de la Maza, Itxas Argia jantza taldeko kidea eta EuskarAbentura espedizinoko koordinatzailea.
- Irene Ezkurra, irakaslea, GEHITUko dinamizatzailea izandakoa, Hariako eta mobimentu feministako kidea.
- Tere Elvira, Berantzagi jantza taldeko kidea, hizkuntzearen aldeko jarrera positiboagaz, euskeraz jakin ez arren.
Elkar mugituz egingo dugu goiburupean, Euskaraldia hizkuntza-ariketea datorren maiatzaren 15etik 25era egingo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!