Enkarterrietako Museoak 700 urte dituan eskultura gotiko baten arpegia barriztau dau

Bizkaie! 2024-12-02 07:50   Kulturea

Lartundoko (Gordexola) San Bartolomeko figura gotikoak bere jatorrizko itxurea berreskuratu dau.



Lana Enkarterrietako Museoak eta Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak bultzatu dabe, Enkarterriko arte gotikoari buruzko gaur egungo proiektuaren eta erakusketearen barruan. Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen esku dagoan Enkarterrietako Museoak joadako denporetan Lartundoko (Gordexola) San Bartolome eta Santa Ageda baseleizeari, gaur egun Lartundoko Santa Ageda, itxi jakon XIV. mendeko tailua berreskuratu dau. Eskulturea 1300 eta 1350 artean dago datauta, eta udabarrira arte Enkarterrietako Museoan egongo dan aldi baterako Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin erakusketan ikus daiteken zaharrenetakoa da.

Figurea oso hondatuta heldu zan esposizinoa edegi baino lehen kalte larriakaz euskarrian: galerak ezkerreko eskuan, eskoiko besoaren zati baten eta gorputzearen beste alde batzuetan. Ganera, bere janzkera apaintzen eban polikromiaren zati handi bat ezkutauta eukan. Zaharbarritzeagaz batera, piezea sendotu eta degradazinoa eten egin da. Halanda be, jarduketa nagusia arpegian eta buruan egin da, izan be, bermargotze modernoak kendu dira, arpegira bere ezaugarriak, adierazkortasuna eta zehetasun nagusiak ekarriz.

Eskulturea Rocio Fernández Amezuak barriztau dau, Enkarterrietako Museoak eta Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak eskatuta, eta erakusketea amaitu ostean, Abellanedako (Sopuerta) museoko aretoetako batean sartuko da. Bilboko Eleiz Museoaren/Gotzaindegiaren eta Bizkaiko Batzar Nagusisiak erakundearenen arteko akordioari esker.

Figurea garai haretako eskultura gotikoen ezaugarri nagusiak ditu. Irudi liraina da, estatikoa. Arpegiaren adierazkortasun eskasagaitik nabarmentzen da, gotiko berantiarrean ohikoa, bere forma luzangeagaz, arpegikera hieratikoa, begi handiak, bizarra eta ulea oso kizkurrak, eta estiloaren eta garaiaren oso adierazgarriak diran belarri handiak.

Eskulturak historia gorabeheratsua dau, figura gotiko askogaz jazoten dan lez. Gordexolako Lartundoko San Bartolome eta Santa Ageda baseleizearen irudi nagusia izan zala uste da. Denporeak aurrera egin ahala, barriz, San Bartolomeren izena galdu egin zan eta 1851etik aurrera ez zan jaia ospatu. Gaur egun, baseleizea Santa Ageda izenez baino ez da ezagutzen. Aldaketa horrek eskulturearen degradazinoa progreasiboa eragin eban eta, ondorioz, Gordexolako eleiza nagusira eroan eben, Molinargo San Juanera. Geroago, Bizkaiko Arte Sakratuaren Museora eroan eben, egoera txarrean egoalako.

2024ko bagilean Enkarterrietako Museoan inaugurautako Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin erakusketearen barruan sartu eben. Enkarterriko pieza gotikoak zaharbarritzeko eta berreskuratzeko proiektu orokor batean be sartu eben. Lehenengo fasean, Bizkaiko Foru Aldundiko Zaharbarritze Zerbitzuak Enkarterriko hainbat udalerritako zortzi eskultura berreskuratu eta beste hiru –aitatutako San Bartolomerena gehi San Nikolasena eta izen ezezaguneko hirugarren bat berreskuratu zituan, danak Gordexolakoak– Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak finantziauta eta Rocío Fernández Amezuak zaharbarrituta, apurka-apurka berreskuratzen joango dira. Lehenengoa, galdutako gaztezaroaren zati bat bueltau eutson Lartundoko San Bartolomekoari.

Zahabarritze berbaldi-tailerra benduaren 14an

Rocío Fernández Amezuak zaharbarritzeari buruzko Berbaldi-Tailerra emongo dau Enkarterrietako Museoan, gabonilaren 14an. Bertan, zaharbarritu barri dan San Bartolome figuran oinarrituz, Rocío Fernández Amezuak zaharbarritzea zer dan eta zer ez dan moduko oinarrizko galderei erantzungo deutse eta jardunbide txarren kasuak eta horreei buruzko azalpen zehatzak, artelan bat ez kaltetzeko kontuan hartu beharreko ekintza zuzenak, esku-hartze bati ekiteko prozesuak eta erabilten diran elementuak eta tresnak aztertuko ditu. Zaharbarritze lanen inguruan sensibilizau, horreek azaldu eta balioetsi gura dituan tailerra da eta lan horreek egiteko behargin gaituak izateak dauen garrantzia azpimarratu gura da bertan.

Emon izena hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu