Aramaioko V. Kopla Txapelketea Aitor Bizkarrak irabazi dau

Bizkaie! 2024-11-29 12:38   Bertsolaritzea

Igor Elortzak eta Aitor Bizkarrak buruz buruko ederra eskaini eben.

Barikua, kalean hotza nagusi, baina barriro be jente ugari batu zan Aramaioko Kopla Txapelketearen bosgarren edizinoa bertatik bertara ikusteko. Hurrengo zortzikotea ibili zan kantuan: Aitor Bizkarra, Igor Elortza, Ekhiñe Zapiain, Erika Lagoma, Unai Gaztelumendi, Eli Zaldua, Amaia Iturriotz eta Josu Sanjurjo. Arratsaldean kalean egin zituen saio bi, herriko tabernen atarietan, ikusleak potetxoa eskuan goxo entzuten egozalarik. Gai-jartzaile lanetan Danel Herrarte eta Peru Abarrategi ibili ziran, herriko bertso eskolako kideak.

Iluntzean hotzari eutseko botikea izan zan, eskolako jantokiaren goxotasunean afaldu eben eguneko protagonistek, bertara batutako 90 lagunakaz batera. Menu eder bat sabeleratu eta afal ondorengo saioari ekiteko preparau ziran bertsolariak. Gaueko saioa herriko hiru musikari treberen laguntzaz abestu eben, Maria Izaga, Paula Amilburu eta Andoni Zabaloga, hain zuzen be, bertsolariak laguntzen eta gitxitan lako giro magiko hori sortzen. Zortzi protagonistek gaueko lanak amaitu ostean, bi baino ez ziran geratu garaikurraren lehian, bizkaitar bi, bizitokiz alkarrenganadik oso gertukoak. Igor Elortzak eta Aitor Bizkarrak buruz buruko ederra eskaini eben eta lehia estua izan bazan be, bietako gazteena subertatu zan irabazle. Honenbestez, Aitor Bizkarra dogu Aramaixoko Kopla Txapelketako aurtengo edizinoko irabazlea.

Igor Elortza eta Aitor Bizkarra.

Hurrengo urtera begira, akatsak zuzendu eta gogotsu atonduko dabe seigarren ekitaldia Aramaixoko Bertso Eskolako kideek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu