Ander Lipus, Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2024-11-29 08:41   Bertsolaritzea

Ganera, Beasain eta Zarauzko bertsoaldiak emongo ditue.

Ander Lipus eta Mirari Martiarena. | Ikusi handiago | Argazki originala

Ibrahima Balderen eta Amets Arzallusen Miñan liburua (Susa, 2019) oinarritzat hartu eta izen bereko antzezlana egin dau Artedramak. Aste honetako Hitzetik Hortzeran liburua irakurri eta antzerkia oholtzaratu arteko prozesua adierazoko dau Ander Lipusek, izan be, obrea zuzentzeaz gan, oholtzan egoten dan aktoreetako bat da. Sorkuntza prozesuaz ez eze, antzerkia jentartean izaten dabilen harrereari buruz be ibiliko da.

Antzerkigintzan egin dau haren ibilbidearen zati handiena, baina Lipus bertsolaritzeari lotuta egon da umetatik. Markina-Xemeingo bertso-eskolan hasi zan bertsotan, Madrilera aktore ikasketak egitera joan arte. Garai haretako pasadizoei eta sentipenei buruz berba egingo dau Mirari Martiarenagaz.

Bertsolaritzeak ate asko edegi deutsoz, Madriletik bueltau zanean bertsolariakaz esperimentetan hasi baitzan eta hainbat emonaldi egin zituan, esaterako, Bertso tranpak edo Erregea eta bufoia izenekoak.

Beasain eta Zarauzko bertsoaldiak

Beasaingo Arrano Kultur Alkarteak urtero atontzen dauen bertso jaialdiko bertsoaldiak izango dira aste honetako Hitzetik Hortzeran. Maitane Legarretak egin zituan gai-jartzaile lanak eta kantuan ibili ziran German Urteaga, June Aiestaran, Maddi Aiestaran, Miren Artetxe, Unai Iturriaga eta Sustrai Colina.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketean egin zan bigarren finalaurrekoa be eskainiko dabe. Bertsotan ibili ziran Alaia Martin, Amaia Iturriotz, Aner Peritz, Eneko Araiztegi, Eneritz Artetxe eta Unai Mendizabal. Ion Zaldua gai-jartzaileak gidatu eban saioa.

Hitzetik Hortzera: zapatuan 21:00etan ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu