'Somateka', Aiert oñatiarraren lehenengo diskoa plazan

Bizkaie! 2024-11-28 09:48   Musikea

Olatz Salvadorrek kantau dau Autodefensa kantuan.

Aiert Alberdi eta Ritxi Aizpuru. | Ikusi handiago | Argazki originala



Aierten lehenengo diskoa El Tigre Studiosen grabau da 2024ko maiatzetik irailera, baina Omen ala behar kantua Arrasateko Shot! estudioan grabau eta nahastau eben; masterizazinoa, barriz, Jonan Ordorikaren ardurea izan da.

Diskoaren disenua Uxue Centenorena da.

Aierten disko barrian genero disidentzian kokatutako gorputzaren gogoetak dagoz.

Somateka dikora euskerazko zortzi abesti batu ditu, pasarte gordinak; deformea, aldakorra, sinbionte politikoa... Disidentziatik sortuta bilduma, agentziazino edo aldaketarako estrategia modu barri bat proponiduten deuskuna: disforikoa.

Aiert Alberdi Oñatin jaio zan 2005ean, 19 urte ditu. Soziologia eta Zientzia Politikoen ikasketak hasi ditu baina baita artista ibilbidea be. Somateka aurrerengo diskoa argitaratuko dau; Paul B. Preciado filosofoaren kontzeptua da somateka eta bilduma politiko bizidun lez definidu daiteke.

Bestalde, La Furia artisteak oraintsu kaleratu dauen Ultra diskoko lau kantutan produkzino artistikoa egin dau Aiertek eta abesti batean kantau.

Bida, Autodefentsa (feat. Olatz Salvador), Zuregatik, Iz erdi, Omen ala behar, Ama, Abizenak eta Latentzia dira Somatekara batutako kantuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu