Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna

Bizkaie! 2024-11-27 09:38   Bertsolaritzea

Urtarrilaren 25ean egingo da.

Oraindino urtea amaitzeko denporea falta bada be, amaitu bezain pronto heltzen da bertsozaleen urteroko hitzordu nagusienetako bat: Bertso Eguna, hain zuzen be. Azken urteotan egin dan moduan, lurraldez aldatuko da aurton be eta Lesakan batuko dira bertsozaleak.

Urtarrilaren 25ean izango da bertsoaren jai handia; goizetik hasita, egun osoko egitarua atondu dabe. Egitasmoaren laguntzaileak, Laboral Kutxa, Lesakako Udala eta Bortzirietako Bertso Eskolea dira.

Sarrerak, abenduaren 16an jarriko dira salgai hemen.

Urtez urte, lurraldez lurralde

1968an hasi ziran atontzen gaur egungo Bertso Egunaren aitzindaria. Hasieran, Bertsolari Eguna bezela izentau eben eta garaiko bertsolarien autortza eguna izaten zan. 1987an Bertsozale Alkarteak hartu eban atontzeko ardurea, beti be Donostiako Udalagaz alkarlanean. 1995ean omenaldi kutsua alde batera itxi eta bestelako itxurea hartu eban egunak, izena be aldatuz, halanda ze, Bertso Eguna izatera pasau zan.

Donostian egin zan urte askotan eta 2017ko etenaren ondotik eta 2018tik aurrera, Euskal Herri osoan dabilen egitasmoa da, Bertsozale Alkartearen oinarrizko helburuakaz bat eginez: herrialde osoan eregitea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu