'Lagun Kolektibo' lez autortu dabe Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundea
2024-11-27 09:03 KultureaUrte horreetan guztietan izan dauen etenbako bultzadeagaitik.
Sorrerearen 260 urteak ospatzen dituan Euskalerriaren Adiskideen Alkarteak Lagun Kolektibo lez autortu ditu Bizkaiko Batzar Nagusiak, urte horreetan guztietan izan dauen etenbako bultzadeagaitik eskerrak emoteko. Aldi berean, Gizarte eta Kultur Erakundeak Alkartearen Ohorezko Lagun lez hartu dau Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Lehendakaria bere laguntzinoa eta lankidetzea autortuz.
Oroitzapen-ekitaldia EAEko Bizkaiko Batzordeko Zuzendaritza Batzarreko Begoña Cavak atondu dau, Berbaldien aretoan. Berton izan dira Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko lehendakaria eta kultur erakundeko kide nabarmenak, horreen artean Amelia Baldeon EAEko zuzendaria eta Jose Manuel Barandiaran EAEko Bizkaiko Batzordeko Presidenteordea. Ekitaldiari amaierea emoteko, Juan Pablo Fusi Aizpurua historialari ospetsuak, Historiaren Errege Akademiako Kide Osoak, Euskal Herria historian: gaur egungo zikloa berbaldia emon dau.
Ekitaldiaren helburua EAE Euskal Herriko eta Estadu Espainiarreko lehen erakunde kultural lez ikusarazotea izan da; lana, idealak eta sorrerako balioak, euskal gizartearen eta belaunaldi barrien aurrean balioan jarriz. 1764an sortu zan, eta 260 urte igaro dira ezagutzea eta garapen soziala zabaltzeko Erakunde zientifiko-kulturala euskal gizartean kulturea eta zientzia sustatzeko erreferentziazko eragile bihurtu zanetik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!