‘Consigue tu bonus y gastatu’
2024-11-26 13:35 Euskerea berbagaiBarakaldoko Sasiburu alkartea harrituta eta hasarre agertu da.
Barakaldoko Udalak, Inguralde garapen agentziaren bidez, martxan jarri dau konsumoa sustatzeko kanpainea, baina webgunearen euskerazko bersinoko testu ia guztiak euskerea ez dan ‘hizkuntza’ bat erabiliz: 25 azaroaren 5 abenduaren gorde 33 % zure erosketak, berriz, gidatzeko tokiko ekonomia. Lortu zure bonus eta gástalos batean establezimendu parte hartzen duten kanpaina.
Barakaldoko Sasiburu alkartea harrituta eta hasarre agertu da eta bonoa erosteko dokumentu osogarria gaztelania hutseean dago: 'argi dago lan honen atzetik hizkuntzen konpetentziagaz arazo larria dagoala. Hegemonikoa dan hizkuntza batean ‘consigue tu bonus y gastatu’ edo ‘de noviembre 25 y de diciembre 5 guarda 33 % tus compras’ holako esaldirik irakurriko bageunkez mundu mailan ikusgai dagoan webgunea segiduan zarratuko leukie eta kritikak barra-barra entzungo litzatekez. Arabere gehiago, Barakaldo, biztanleei jagokenez, Euskal Herriko bosgarren uria izanik
ez dauka holakoak jazo ez daitezan ezelakolako bitartekorik? Inork ez dau gainbegiratzen publiko jarriko diran dokumentuak, webguneak?
Ondorioz, honako hau eskatu baino exijidu egiten dogu:
- Parkamen publikoa hizkuntza ofizial bietako baten erabilerea lotsagarriagaitik.
- Webgunea blokeau, behar bezela itzulita egon arte.
- Behar diran baliabideak jartea, azaldutakoak barriro jazo ez daitezan.
Eta honek guztiak arduradunak dituanez, hor doa zerrendea:
- Kanpainearen aurkezlea: Barakaldoko alkatea.
- Ekimenaren arduraduna: Udaleko Personal saileko arduraduna.
- Kanpainearen erraztaileak: Barakaldoko Udaleko Garapen Agentzia, Inguralde.
- Orriaren diseinatzaileak: Agencia de publicidad Drowers.
* Arduradunei buruzko informazino guztia EAJren komunikatua alkatetzan oharretik, Barakaldo Digitaleko barritik eta bonobarakaldo webgunetik atara da.
Sasiburuk ondoko hausnarketea egin dau: gitxiengo bati eten barik tratu txarrak emoten jakozala kontuan ez hartzea - bai, Barakaldon gitxiengoa garela onartzen dogu, duintasunez gainera eta gehiegitan gaztelaniagazko errespetu kezkagarria erakutsiz- beste alde batera begiratzea da, eta barakaldar guztien hizkuntza-eskubideak ez errespetetea.
Hizkuntzeak gizarte baten adierazpen bizi-biziak dira, gure kasuan Barakaldokoa eta horreen aurrean sensibilidaderik txikiena be ez badago, hizkuntzen etorkizuna iluna izan daiteke, baina inplikautako uriarena marjinala, pobrea eta atzeratua izango da. Eragile bakotxak bere hausnarketa egin daiala eta behar dituan erabagiak hartu daizala. Sasiburun argi daukagu, pausurik pausu Barakaldon hizkuntza eskubideak bermatu arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!