'Deabruaren doinuak', pop-punka eta hiper-popa nagusi
2024-11-26 09:15 MusikeaZilibito Records oiartzuarrak gogor datoz.
Deabruaren doinuak diskoak hamairu abesti ditu (Intro, Deabruaren doinuak, Akhelare, Mamuak, 999-Aingeruak, Nohook_ZR48, F**K - Interludo, paraZmo, Illuntasuninfarolabat, DeanNna JnNn, paupau, MalWre eta Txikita -Outro-) eta hainbat laguntzaile izan ditue, besteak beste, Malakias, Mr. Luken, Rally48, XSakara, Etxepe eta Mutiko. Baina laguntzaileen zerrendea askoz handiagoa da: kamerak, idazle, soinu teknikari, bikoizle eta bestelakoak.
Sei mutiko dira eta Gaztea Irratiko Maketa Lehiaketea irabazi eben 2023an, Berriz kantuari esker. Hamaika kantuko lehen disko digitala (Hastapenak) 2023an argiratatu eben, gero EP bat eta orain disko fisiko osoa kaleratu dabe: Deabruaren doinuak. Autotunea erabilten dabe gustuko dituen trap, pop-punk eta hiper-pop abestiak lantzeko; askotarikoak dira musika oinarriak horren gainean abesteko, batez be popa eta pasarte elektronikoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!