2024/11/27 19:00

Bilboko Euskalduna Jauregian. | Musikea

'Haziak eroan'. BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDEA

19:00

Bilboko Udal Txistulari Bandeak, Oinkari Dantza Taldeak eta Musikeneko (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia) eta Nafarroako Goi Mailako Konserbatorioko txistu ikasleek kontzertu bateratua eskainiko dabe.

Azken urteotan, eta erakunde bien artean sinatutako hitzarmenei esker, ikastetxe horreetako ikasleek Bilboko txistulari boskoteagaz joteko ohiturea finkatu da. Ekimen honeek ikasle nabarmenenei Bilboko Udal Txistulari Bandea lako musikari profesionalakaz batera parte hartzeko aukerea emoten deutse. Oraingo honetan, Musikenek Amaia Sanz, Ekahin Cachenaut eta Leire Retegui aukeratu ditu eta Nafarroako Goi Mailako Konserbatoriotik Inar Lezaun, Ane Telletxea eta Uxue Ardanaz izango dira protagonistak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu