'Bertso Bira' barrutik ezagutuko dabe Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2024-11-22 10:43   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Txapelketako bertsoaldiak be, ikusgai.

Bertso Bira kultur ekimenaren edizino berria atondu dabe Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk, lurralde horretako adinekoen egoitzekaz lankidetzean. Adin-adin izenagaz egiten zan proiektuak, bederatzigarren edizinoa beteko dau aurton. Helburua da bertsolaritzearen bidez edadeko personen bizi-kalidadea hobetzea eta gaitasun kognitiboak sustatzea. 30 saio egin dira udagoienean Gipuzkoako 24 udalerritako egoitzetan.

Hitzetik Hortzera Azpeitiko San Martin egoitzan izan da ekimena bertatik bertara ezagutzeko, eta hainbat protagonista alkarrizketatuko ditue.

Alde batetik, Marian Mangas Azpeitiko San Martin edadekoen egoitzako psikologoagaz alkartuko dira. Bertso birak euren etxean sortzen dauen giroari buruz eta ekimenak berak dituan abantailez ibiliko da.

Joxe Mari Olaso San Martin egoitzako egoiliarragaz be alkartuko dira. Bertsozalea da eta gustura hartzen dau bertsolarien urteroko bisitea.

Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Julene Iturbe bertsolariakaz be berba egingo dau Mirari Martiarenak. Bertsolariek hainbat urtetan kantau dabe Bertso Bira ekimenean alkarregaz eta orain arteko esperientziari buruz berba egingo dabe.

Alkarrizketez gan, Azpeitiko San Martin edadekoen egoitzako Bertso Birako bertsoaldiak entzuteko aukerea be egongo da zapatuko programean.

Gipuzkoako Txapelketako bertsoaldiak be, ikusgai

Horrezaz gan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea finalaurrekoetan sartu da eta Oiartzunen jokatutako saioko bertsoaldiak eskainiko ditue zapatu gauean. Ane Labaka, Asier Azpiroz, Beñat Gaztelumendi, Eli Pagola, Nerea Elustondo eta Oier Etxeberriak egin eben bertsotan Elorsoro kiroldegian eta Ane Ezenarrok egin zituan gai-jartzaile lanak.

Hitzetik Hortzera: zapatuan, hilak 23, 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu