XVI. Bizkaldatz Literatur Sariak emon ditue
2024-11-22 10:06 KultureaBizkaiko Foru Aldundiak 2008an jarri eban martxan lehiaketea.
Leixuri Arrizabalagak, Euskerea, Kulturea eta Kirol diputaduak, eta Begoña de Ibarrak, Kultura zuzendari nagusiak, BizkaIdatz literatur lehiaketearen XVI. edizinoko sariak banatu ditue Foru Liburutegian.
Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da leloa dauen lehiaketeagaz, Aldundiaren helburua da bizkaitarren artean literatur sorkuntzea sustatzea eta bultzatzea.
Euskerazko modalidadean epaimahaikideak Elena Fernández Alonso, Idoia Barrondo Etxebeste eta Andoni Abenójar Martínez de Eulate izan dira. Amaia Lekunberri Ansolak jaso dau lehen saria Egizu Match lanari esker; Eneritz Leniz Larrabasterrek, barriz, bigarren saria jaso dau Egizu match, Andoni! obragaitik; eta, Beatriz Salas Sierrak hirugarren saria jaso dau App-en sarean korapilatuta obragatik.
Era berean, gaztelaniazko modalidadean Gonzalo Arranz Ayala, Begoña Elorrieta Puente eta Elena Sierra Aguirre izan dira epaimahaikideak. Kasu horretan lehen saria Francisco Javier Giménez Sasietarentzat izan da, El guardián lanagaitik; bigarren saria Francisco Javier Beotegui Zubizarretarentzat izan da Upsss obreagaz; eta, Silvia López Rodriguezi emon deutse hirugarren saria Los preparadores obreari esker.
Ondoko sariak jaso ditue modalidade bakotxean:
- Lehen saria: 2.000 euro eta diplomea.
- Bigarren saria: 750 euro eta diplomea.
- Hirugarren saria: 250 euro eta diplomea.
Kontakizun jarraituak
Parte hartzaileek kontakizun bat idatzi behar eben, gaur egungo beste idazle batzuek proponidutako istorioren (bata euskeraz eta bestea gaztelaniaz) hastapenetatik hasita, beti be, kontakizunen hasierara, pertsonaietara eta planteautako egoeretara egokituta.
Bizkaiko Foru Aldundiak 2008an jarri eban martxan Bizkaidatz Literatur Lehiaketeak bizkaitarren sorkuntza literarioa bultzau eta sustatzen dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!