IV. Fokuan Jaialdiak hiru ikus-entzunezko proiektauko ditu

Bizkaie! 2024-11-22 09:04   Zinemea

Yo Capitán, Bidasoa 2018-2023 eta El Loco del Desierto, hain zuzen be.

Rio de Oro GKEak, Durangoko Udalagaz alkarlanean, Fokuan Zinema Sozialaren Jaialdiaren laugarren edizinoa atondu dau zemendiaren 26an eta abenduaren 11n Zugaza Zineman. Aurton, errefuxiatuengan, migratzaileengan, mugengan eta giza eskubideengan jarriko dabe arretea, benetako gertaeretan, dokumentaletan eta film laburretan oinarritutako fikzinoko filmen bidez.

Aurtongo edizinoan, Durangoko ikastetxeetako 535 ikaslek hartuko dabe parte jaialdian. 16 eta 18 urte bitarteko gazteak sensibilizatzera bideratuta, jaialdiak udalerriko gazteen artean gogoetea sustatu nahi dau arazo sozial eta humanitarioei buruz.

Programazinoak izenburu nabarmenak ditu, esaterako; Yo Capitán, basamortuko arriskuei, atxilotze zentroei eta itsasoari aurre eginez Europara heltzeko gazte bien istorioa; Bidasoa 2018-2023 dokumentala, Bidasoa ibaiko mugako kontrolen giza ondorioak aztertzen dauena; eta, El Loco del Desierto, Tateh Lehbib saharar errefuxiatuaren istorioa.

Fokuanek sensibilizazino sozialagaz dauen konpromisoa indartzen dau, mundu osoko miloeka personari eragiten deutsen errealidadeak ikusarazoteko plataformea eskainiz. Durangoko Udalaren eta tokiko ikastetxeen laguntzinoagaz, jaialdia erreferente bezela finkatzen da zinema sozialaren esparruan.

Sarrerea doban da, lekua bete arte. Durangoko Udalak herritar guztiak konbidetan ditu ekitaldi horretan aktiboki parte hartzera eta aurkezten diran istorioen inguruan hausnartzera.

Egitaraua

Zemendiak 26: Yo Capitán.

Abenduak 11: Bidasoa 2018-2023 eta El Loco del Desierto.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu