'Puntuak eta komak' eta 'Okerbidea' taldeak zuzenean finalera
2024-11-21 09:58 BertsolaritzeaAbenduaren 5ean jokatuko da finala.
Bertsolari Gazteen BBK Sariketako azken finalaurrekoak jokatu ziran atzo Mungian. A multzoko Puntuak eta komak eta Xarmengarriak gira taldeak eta B multzoko Okerbidea, LGBTaket eta Rara Avis bikoteak kantau eben. Puntuak eta komak eta Okerbidea taldeek batu zituen puntu gehien, eta beraz, abenduaren 5eko finalerako sailkatu dira.
Mungian ondorengo honeek kantau dabe:
18 urtera artekoetan:
- Puntuak eta komak: Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea.
- Xarmengarriak gira: Emile Zabala, Enara Gallastegi eta June Legarreta.
24 urtera artekoetan:
- Okerbidea: Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza.
- LGBTaket: Ainhoa Gorostiaga eta Izaro Bilbao.
- Rara Avis: Haizea Telleria eta Maite Sarasola.
Saioko aurkezlea Igor Menika Bengoetxea izan da eta epaimahaia Ainhoa Arregi Elosuak, Beñat Romero Maguregik eta Miriam Juaristi Urizarrek osotu dabe. Idazkari lanak, barriz, Idoia Anzorandia Kareagak egin ditu.
Finala
Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finala abenduaren 5ean izango da, Zornotzako Zelaieta Zentroko Auditorioan, 18:30ean.
Finalen kantauko dabenak:
A multzoan, 18 urte artekoetan:
- Sagutxo Kaskarinak 2.0: Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz.
- Puntuak eta komak: Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea.
B multzoan, 24 urtea artekoetan:
- Team Rocket: Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga.
- Okerbidea: Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza.
Finalean hainbat barrikuntza eta sorpresa egongo dira. Sartzea doban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!