'Indarkeria matxisteari aurre egiteko gizarte osoaren inplikazinoa behar da'
2024-11-20 08:07 Pil-pileanIndarkeria matxistea ukatzea haren alde egitea da. Batu gaitezan geldiarazoteko.
Horixe da Emakundek, hiru aldundiek eta EUDELek zemendiaren 25erako bultzatutako kanpainako goiburua.
Aurkezpenean, Lehendakariak gazte-talde bategaz berba egin dau emakumeen kontrako indarkeria ukatzen daben espazio digitalen inguruan. Zemendiaren 25, Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazoteko nazinoarteko eguneko kanpainea, erakunde arteko kanpaina bakarra izango da barriro Euskadin eta aurten herri-kanpaina izaerea indartu egin da Imanol Pradales Lehendakariak berak parte hartu dauelako kanpainearen aurkezpenean, Lehendakaritzan gazteakaz egindako topaketa baten bidez.
Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek kanpaina bateratu honen bidez herritarrei dei egiten deutse indarkeria matxisteari ez esateko gero eta ugariagoak diran indarkeria hau ukatzen daben mezuen aurrean: indarkeria matxista ukatzea haren alde egitea da. Batu gaitezen geldiarazteko da kanpainearen goiburua eta honen bidez herritarrei eskatzen jake indarkeria matxistea hutsaltzen daben diskursoei aurre egiteko.
Kanpainako iragarkiak sareetan dagozan indarkeria ukatzen daben esaldi batzuk erakusten ditu, besteak beste, Emakumeen aurkako indarkeria asmakizuna da, Indarkeriak ez dau generorik edo Beste herrialde batzuetan matxismoa dago, ez hemen, eta horreei datu bategaz erantzuten jake: 2023. urtean 6.513 salaketa erregistrau ziran EAEn emakumeen kontrako indarkeriagaitik.
Iragarkia ikusi ondoren, Lehendakariak gazte-talde bategaz egin dau berba etaeurekaz batera gogoetea egin dau emakumeen kontrako indarkeriari buruz eta indarkeria matxistea ukatzen daben eta bardintasunaren kontrako mezuei buruz, neskek eta mutilek egunero ingurune digitalean jasoten baititue horreek. Lehendakariak bertaratutako neska-mutilei adierazo deutsenez, indarkeria matxistarik bako gizarte bat eregitea lehentasuna da Eusko Jaurlaritzarentzat eta erne egon behar da ultraeskuinak Europan eta munduan aurrera egin dauelako eta indarkeria matxistea ukatzen daben diskursoak eta bardintasunaren kontrako erreakzinoa sortzen dagolako.
Errealidade horren aurrean, Lehendakariak azpimarratu dau konfiantzea dauela emakumeen eta gizonen bardintasunaren alde beti agertu dan euskal gazteriarengan eta gazteakaz berba egiteko guneak edegitearen alde egin dau. Adierazo dauenez, gaur egin dan hausnarketa bateratua Jaurlaritzeak herritarrei eta gazteei entzuteko dauen borondatearen adibide da. Gazteen jarrererei ez deutsegu beti erreparetan.
Gazteekin egindako dinamikan, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak eta Elisa García Mingo Madrilgo Unibersidade Konplutentseko irakasle eta ingurune digitaleko indarkerian adituak parte hartu dabe. Azken horrek arazoa testuinguruan kokatu dau eta gazteei galderak egin deutsee interneten sortutako erreakzinoei buruz, izan be, interneten ugaritu diran berba batzuen inguruan berba egin dabe: Zer da Incel bat? Nortzuk dira tridewives izena hartzen dabenakk? Eta gymbros eta criptobros izenekoak?
Miren Elgarrestak gazteek bardintasunaren aldeko eraldaketa sozialean daben protagonismoa azpimarratu dau. Emakundeko zuzendariak ondokoa nabarmendu dau: Badakigu gazte gehienek emakumeen eta gizonen bardintasunean sinisten dozuela eta indarkeria matxistarik babeko bizitzearen alde zagoziela eta uste dogu garrantzitsua dala mezu horreek nondik datozen jakitea gugan eraginik izan ez deien.
Esther Apraiz EUDELeko alkarteburuak nabarmendu dauenez, udalek udalerrietan euste-horma kolektibo bat aktibetako konpromisoa hartu dabe, emakumeen kontrako indarkeria ukatzen dauen edozein erreakzino matxistaren aurrean. EUDELen A25eko Adierazpenak tokiko eragile danakaz lan egitea proponiduten dauela esan dau, mezu horreek neutralizauko dituan eta tokiko bizitzan harrera ona izango dauen eretxi-giroa sortzeko. Gazteei dei egiten jake, batez be mutilei, kritikoak izan eta mezu misogino eta bardintasunaren kontrako horreen kontra agertu daitezan eta puntu lila ikusarazoteko deia egin dau.
Joana del Hoyo Arabako Aldundiko Bardintasunerako eta Giza Eskubideetarako zuzendariak esan dauenez, indarkeria matxistea ukatzea, zuzenean edo zeharka, haren existentzia babestea da eta horregaitik behar dogu persona bakotxa, generoa edo edade kontuan hartu barik, konponbidean parte aktibo bihurtzea". "Iruzkin sexista baten aurrean isiltzen, biktima baten esperientzia gitxiesten edo bardintasun politiken beharra dudan jarten dgun bakotxean, indarkeria matxisteak jarraitzea ahalbidetzen gabiz.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendari Nerea Isasik adierazo dauenez, emakumeen kontrako indarkeriak forma barriak hartzen ditu eremu digitalean, haren eraginaren irismena modu kalkulaezinean zabalduz eta Gipuzkoako Foru Aldundiak errealidade horri heltzeko eta indarkeria matxisteari dimensino guztietan aurre egiteko eta diskurso ukatzaileak indarbakotzeko estrategia zehatzakk garatzeko erabagia hartu dau.
Bestalde, Bizkaiko Bardintasun zuzendari Trinidad Vicentek ondokoa ziurtatu dau: foru erakundeak bat egiten dau kanpaineagaz, izan be, gaztekaz beharrezkoa dan alianteza eginez, bardintasun eza eta indarkeria matxistea ukatu beharrean, bardintasunezko eta emakumeakanako indarkeriarik babeko gizarte bat eskatzeko kalera urtetan dauen gazteriagaz.
Kanpainea zemendiaren 25era bitartean egingo da telebistan, irratian, prentsa idatzian, sare sozialetan eta beste publizidade-euskarri batzuetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!