'Sagutxo kaskarinak 2.0' eta 'Team Rocket', finalera

Bizkaie! 2024-11-19 13:55   Bertsolaritzea

Lehenengo finalaurrekoak Gernika-Lumon jokatu dira.

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoak jokatu dira Gernika-Lumon. Sagutxo kaskarinak 2.0 (Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz) eta Team Rocket (Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga) taldeek batu ditue multzo bakotxean puntu gehien, beraz, finalera sailkatu dira.

Saioa Elai-Alai aretoan jokatu da, oso giro onean.

Ondorengo honeek izan dira bertsolariak:

- A multzoan, 18 urtera artekoetan:

  • Sagutxo kaskarinak 2.0: Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz.
  • Arrakalak loratu: Aiala Irurtia, Garazi Uriarte eta Iraia Lauzirika.

Argazkian: Sagutxo kaskarinak 2.0 taldea.

- B multzoan, 25 urtera artekoetan:

  • Team Rocket: Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga.
  • Ai Zapotxin: Bittor Altube eta Joseba Ortuzar.
  • Malla 2: Araitz Katarain eta Irune Basagoiti.

Argazkian: Team Rocket taldea.

Saioko aurkezlea Etxahun Lekue Etxebarria izan da eta epaimahaia Ainhoa Arregi Elosuak, Beñat Romero Maguregik eta Miriam Juaristi Urizarrek osotu dabe. Idazkari beharra Idoia Anzorandia Kareagak egin dau.

Hurrengo saioa

Azken finalaurrekoa eguaztenean jokatuko dira Mungiako Mugire Txokoan. Berton, A multzoko Puntuak eta komak (Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga, Iradi Barrenetxea) eta Xarmengarriak gira (Emile Zabala, Enara Gallastegi, June Legarreta) eta B multzoko Okerbidea (Iruri Altzerreka, Peru Irastortza), LGBTaket (Ainhoa Gorostiaga eta Izaro Bilbao) eta Rara Avis (Haizea Telleria eta Maite Sarasola) taldeak ibiliko dira kantuan. 

Multzo bakotxeko talde irabazleek finalerako sailkapena lortuko dabe. Finala abenduaren 5ean izango da Zornotzan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu