Naroa Zubillagak eta Amaia Apalauzak irabazi ditue Vitoria-Gasteiz itzulpen-sariak
2024-11-19 07:55 KultureaUme eta gazte literaturako euskerazko itzulpenik onenak saritu ditue.
Tokiko Gobernu Batzarrak XXI. Vitoria-Gasteiz itzulpen-sarien irabazleak iragarri ditu, ume eta gazte literaturako lanik onenak zeintzuk diran, hain zuzen be: Naroa Zubillaga Gómez eta Amaia Apalauza Ollo itzultzaileak izan dira irabazle. Itzulpen-sariak Udaleko Euskera Zerbitzuak atontzen ditu urtero eta kategoria bakotxak 9.000 euroko diru-hornidurea dau.
Naroa Zubillaga Gómezek Marlen Haushofer idazle austriarraren Horma lanaren itzulpenagaitik jaso dau gazte-literaturako saria; Amaia Apalauza Ollok, barriz, ume literaturako saria jaso dau Laura Brand idazlearen eta Freya Hartas ilustratzailearen Hemen eta orain lanaren itzulpenagaitik.
Aurten, danetara, 14 lan aurkeztu dira, horreetatik zortzi ume literaturakoak izan dira eta sei gazte literaturakoak. Epaimahaia Karlos Del Olmo Sernak, Ainara Ruiz Benitok, Itziar de Blas Fernandez de Gamarrak, Miren Ibarluzea Santistebanek eta Karlos Zabala Oiartzabalek osotu dabe.
2002an lehen aldiz emon ziran sari horreen bidez, irakurzaletasuna sustatu nahi da ume eta gazteen artean eta itzultzaileen lana saritu, azaldu dau María Nanclares Euskera zinegotziak.
Sariak bete dituan 21 edizinoetan, danetara, 46 itzulpen-lan saritu ditu Gasteizko Udaleko Euskera Zerbitzuak. Aurtengo sariak Euskerearen Nazinoarteko Egunean banatuko dira, abenduaren 3an, martitzenean, eguerdiko 12:00etan, Izaskun Arrue Kulturgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!