'Mugaritz. Sin pan ni postre' filma, protagonista Japonian

Bizkaie! 2024-11-18 09:54   Zinemea

Donostia Zinemaldiak eta Tokioko Cervantes Institutuak atondutako Donostia Japonian jarduera-programeari esker.

Donostia Zinemaldiak eta Tokioko Cervantes Institutuak Donostia Japonian: SSIFF eta Tokioko Cervantes Institutua jarduerea programea atondu dabe. Berton, zinema-emonaldia egingo da Japoniako uriburuan, Hokkaidoko Zinema Gastronomikoaren Jaialdian parte hartzeaz gan.

Hautatutako filma Mugaritz. Sin pan ni postre da, Zinemaldiaren 72. edizinoan Culinary Zinema Saria irabazi ebana. Paco Plazak (Verónica, La abuela) zuzendutako dokumentala gastronomiaz harago doa. Ikus-entzuleak Andoni Luis Adurizen jatetxean pasetan dan berrasmatze-prozesuaren salbuespenezko lekuko bihurtzen dira. Tokioko emonaldiaz gan (hilaren 20an, domekan), 22an Mugaritz. Sin pan ni postre pelikuleak inaugurauko dau, Sapporon, Hokkaidoko Zinema Gastronomikoaren Jaialdia.

Hokkaido, Japoniako ugarteen artean bigarren handiena, herrialdearen iparraldean dago eta topografia, kokapena, korronte ozeanikoak eta urtaro-haizeak dirala-eta, naturea eta kulturea nahiko bereziak ditu, izan be, herrialdearen elikadurearen oinarria izan da. Hokkaidoko Zinema Gastronomikoaren Jaialdiaren lehen edizinoa zemendiaren 22tik 24ra egingo da, parte-hartzaileak, zinemearen munduko profesionalak, sukaldariak, produkzino etxeak eta Hokkaidoko industria gastronomiko eta turistikoko ordezkariak konektetako plataforma izan daian.

José Luis Rebordinosen berbetan: betidanik sentidu dogu Japonia gertuko herrialde. Gastronomia japoniarrak eta Espainiako gastronomiak hartu-emonak izan ditue. Cervantes Institutuagaz eta Hokkaidoko Zinema Gastronomikoaren Jaialdiagaz sinatutako akordio horrek zinemearen eta gastronomiaren arteko alkarlana sustatzeko balioko dau.

Bestalde, Tokioko Cervantes Institutuko zuzendari Víctor Andrescok gehitu dauenez, merezidutako autortzea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu