XI. Berbaguneak ehundaka lagun batuko ditu Azkuna Zentroan zemendiaren 20an
2024-11-18 07:45 Euskerea berbagaiHelburua da euskerea kalera atara eta eguneroko bizitzan dauen garrantzia autortzea.
Ulibarri euskaltegiak –Bilboko Udalagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera– euskerea sustatzeko eta normalizetako urtero atontzen dauen topaketearen helburua da hizkuntza kalera atara eta eguneroko bizitzan dauen garrantzia autortzea.
Parte-hartzaileek lau txanda izango ditue aukeran –9:30etik 11:00etara, 11:00etatik 12:30era, 12:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 18:30era–, www.berbagunea.eus webgunean izena emonez.
Eider Inunciaga Bilboko Udaleko Eusker, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazinoarteko Gaietako zinegotziak; Nestor Atxikallende Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera Zerbitzuko buruak eta Ulibarri euskaltegiko ordezkariek Azkuna Zentroan zemendiaren 20an egingo dan Berbagunearen XI. edizinoaren zehetasun guztiak aurkeztu ditue gaur goizeko prentsaurrekoan.
Eurekaz batera izan dira Josu Lartategi, Berbaguneko ekitaldiaren koordinatzailea eta Alvaro Parro eta Amaia Arieta-Araunabeña, Laboral Kutxaren ordezkariak.
Espero da ekimenean ehundaka personak parte hartzea. Helburua, aurten be, edade eta kondizio guztietako euskaldunak mahai baten inguruan euskeraz berba egitera batzea da. Hiru txanda izango dira goizez, eta bat arratsaldez, bakotxa ordu eta erdikoa. Taldeek, moderatzaile banak gidatuta, gaur egungo gaiei buruz berba egingo dabe, liburu, kirolari, aisialdi zein beste gai batzuei buru egingo dabe berba.
Parte-hartzaileek liburuei, kirolari, aisialdiari eta beste gai interesgarri batzuei buruz berba egingo dabe, euskeraz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!