Badator Bilbao Bizkaia Design Week 2024
2024-11-13 09:47 KultureaBiotik Design: bizitzarako lurraldeak izenburupean.
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbao Bizkaia Design Week 2024 (BBDW) aurkeztu dabe. Jarduerea, erreferentziazko ekitaldia da diseinuaren munduan eta aurten hamar urteko ibilbidea ospatuko dau, Bilbo Unescoren Uri Sortzaileen Sarean Diseinuaren kategorian sartu zaneko hamargarren urteurrenagaz bat eginez.
Biotik Design: bizitzarako lurraldeak izenburupean, hamargarren edizinoak prozesu sortzaileetan parte hartzera konbidaduten ditu herritarrak, gero eta konplexuagoa dan egungo testuinguruaren aurrean ikuspegi eraldatzailea hartzen lagunduz.
Zemendiaren 14tik 22ra bitartean, sorkuntzako begirada ekologiko, inklusibo, kolaboratibo, kode edegi eta esperimentalak buztartu eta proponiduko ditue. Diseinuko profesionalek, ikasleek, prestakuntza-zentroek, administrazino publikoek, erakundeek, alkarteek eta, jakina, herritarrek, proponidutako jarduera guztietan parte hartu eta izena emon ahal izango dabe hemen.
Kontxi Claverek, Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enpleguko Zinegotziak, eta Ainara Basurkok, Ekonomia Sustatzeko Foru Diputaduak, zehetasunak aurkeztu ditue.
Kontxi Claverrek adierazo dauenez, edizino oso berezia da. Bilbo epizentroa izatea nahi dogu, diseinua etorkizun jasangarriago, bidezkoago eta barritzaileago batera bideratzen daben praktika sortzaileei buruz hausnartzeko. Jakin dakigu diseinuak gizartearen benetako beharrei erantzuten deutsela; beraz, gure jarduerak horretarako balio izatea nahi dogu. Profesionalak herritarrakaz konektau nahi doguz eta gure agente sortzaileen hartu-emonei balioa emon nahi deutsegu, baita tokiko talentua sustatu be.
Beste alde batetik, Ainara Basurkok nabarmendu dau kultura eta sormen-industriek funtsezko zeregina dabe Bizkaiko ekonomian. Edizino honetan diseinuak personen benetako beharrei eskainitako erantzunean dauen balio-ekarpenean sakonduko dogu, jasangarritasuna, bardintasuna, aniztasuna edo komunidadearen kontzeptuaren indartzea azpimarratuz.
Elisa de los Reyesek, Pezestudio enpresearen bidez BBDW24 ekimeneko komisarioak be aurkezpenean parte hartu dau eta aurtongo edizinoaren garrantzia laburbatu dau, ondokoa azpimarratuz kontzeptuari buruzko hausnarketa kolektiboa egitera kondibetan dogu, gaur egungo preminea dalako. Jarduerak gizartearen espektro zabala inpliketako pentsauta dagoz, esaterako diseinuaren arloko eskolak eta profesionalak, baita erakundeak eta herritarrak be.
Jarduera esanguratsuak
- Zemendiak 14, 18:30: Kaixo jardunaldien hasierea. Parte-hartzaileak: Gabriela Rendón, Pau Aleikume eta Martí Guixé.
- Zemendiak 17, 11:30: Balkoiak. Maide Lopez.
- Zemendiak 18: 5X5 Bilbao proiektuaren aurkezpena.
- Zemendiak 22: Partekatu, amaierako ekitaldia. Parte-hartzaileak: Herética(S) eta DJ Puñales.
Informazino eta programazino osoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!