'Puntuak eta komak' taldea nagusitu da Zallako saioan
2024-11-11 13:47 BertsolaritzeaLehenengo finalaurrekoa, zemendiaren 18an izango da, Gernika-Lumon.
Lehen hiru saioak jokatuta, Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketak amaitu dau lehenengo fasea. Hirugarren eta azken saioa Zallan izan da, gaur goizean, Mimetiz Eskolean. Bertan, Anitzak eta Puntuak eta Komak taldeek abestu dabe eta azken horrek lortu dau, zemendiaren 20an, Mungian jokatuko dan finalaurrekorako txartela.
Ondoko bertsolari honeek abestu dabe:
- Anitzak: Adur Lopez, Aimar Marcos eta Nahia Ruiz de Arbulo.
- Puntuak eta Komak: Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea.
Gaurko saioan, gai-jartzaile lanetan Jon Martinez Beaskoetxea ibili da. Epaileak, barriz, Beñat Romero Maguregi, Etxahun Lekue Etxebarria eta Idoia Anzorandia Kareaga izan dira. Idazkari bezela, Ariane Elejabarrieta Amorrortu egon da.
Finalaurrekoak
Saio biak bikotxak izango dira, izan be, orain arte lehiatu ez diran 18 eta 25 urtekoak be hasiko dira. Lehenengo finalaurrekoa, zemendiaren 18an izango da, Gernika-Lumoko Elai Alai Aretoan, 18:00etan:
- A multzoan, 18 urte artekoetan, ondorengo taldeak ibiliko dira: Sagutxo kaskarinak 2.0 eta Arrakalak loratu.
- B multzoan, 18 eta 25 urte artekoetan, barriz, Team Rocket (Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga), Ai Zapotxin! (Bittor Altube eta Joseba Ortuzar) eta Malla 2 (Araitz Katarain eta Irune Basagoiti) bikoteak izango dira kantuan.
Bigarren finalaurrekoa Mungian izango da, Mugire Txokoan, zemendiaren 20an, 17:30ean.
- A mailan, gaurko saioko irabazlea, Puntuak eta komak eta puntuazinoz sailkautako Xarmengarriak gira ibiliko dira bertsotan.
- B mailan, barriz, Okerbidea (Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza), LGBTaket (Ainhoa Gorostiaga eta Izaro Bilbao) eta Rara Avis (Haizea Telleria eta Maite Sarasola) bikoteak.
Saio biak doban izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!