Joakin Gorrotxategiri emon deutse Ikerkuntzako Euskadi Saria

Bizkaie! 2024-11-11 11:16   Kulturea

Epaimahaikideek haren ibilbidea nabarmendu dabe.

Joakin Gorrotxategik zemendiaren 7an jaso eban 2023ko Ikerkuntzako Euskadi saria Gasteizen. Epaimahaikideek haren ibilbidea nabarmendu dabe, baita ikertzaile eta irakasle bezela izandako bikaintasuna be.

Filologia Klasikoan doktorea, Euskal Herriko Unibersidadeko Indoeuropar Linguistikako katedraduna eta  Antzinaroko Zientzien Institutuko burua be bada.

Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Imanol Pradalesek, Gorrotxategiren lan esparrua ezinbestekotzat jo eban.

Eibartarrak 1982. urtean Filologia Klasikoko doktoretza amaitu eban Salamancako Unibersidadean, Estudio sobre la onomástica indígena de Aquitania en relación con la de las zonas vecinas tesiagaz.

Gorrotxategik ehun artikulutik gora idatzi, hitzaldi ugari emon eta tesi asko zuzendu ditu. Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea da eta Euskaltzaindiako eta Espainiako Errege Akademiako urgazlea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu