'Buruz, bihotzez, oinez!' 2025 urteko Nafarroa Oinezeko goiburua izango da

Bizkaie! 2024-11-11 07:40   Euskerea berbagai

Logoa, deseregita dagoan buru baten irudia.

Atarrabiako Paz de Ziganda ikastoleak atonduko dau 2025eko Nafarroa Oinez.

Aurkezpenean izan dira Aintzane Apezetxea, Paz de Ziganda Ikastolako familien ordezkaria eta komunikazino batzordeko kidea eta zuzendaria dan Iñaki Erroz.

Nafarroa Oinez aitatzen dogunean, sentimendu zurrunbilo bat sentiduten. Ez da euskerea bultzatzeko ekimena, ez da gure hezkuntza proiektuaren aldeko bultzada bat, Nafarroa Oinez milaka familiaren lana, boluntarioa eta parte-hartzailea da. Komunidadea eginez, sinisten dogun proiektu bat sortu eta aurrera atara nahi dogunaren isla da. Buru pensalariak dituan proiektua baina, batez be, bihotzak dituana, pausuz pausu aurrera jarraitzen dauena: Buruz, bihotzez, oinez.

2025eko Oinezen helburuak ondokoak dira:

  • Ikastolea izatea, hezkuntza eredu propioa.
  • Herri izatea, gizarte ekimen edegiko proiektua.
  • Euskerea izatea, gure kultura biziz, bere zabalkudeagaz konprometidutakoa.
  • Hezkuntzea izatea, irakaskuntza prozesua bermatuz.
  • Gizarte izatea, inguruko proiektuetan inbertituz.
  • Jasangarria izatea, inguruko baliabide guztiak kudeatuz.

Goiburuak hiru berbek osotzen dabe:

  • Buruz, buruagaz, arrazoiari erantzunez, helburu argi bategaz, baina bere nortasunaren ezaugarriak ahaztu barik.
  • Bihotzez, bihotzez, sentimenduz eta emozinoz, izan be, personea erdigunean jarten dauen proiektu bat da, bere emozio eta sentimenduei balio emanez. Euskara eta euskal kultura maite dutelako.
  • Oinez, mobimentua, aurrera eginez, dinamikoa. Herritar mobimentu arduratsua diralako eta izaten jarraitu nahi dabelako: plurala, modernoa, ekologikoa eta osasuntsua.

Logoaren irudiari jagokonez, honek surra, bihotza eta ahoa lotzen dituan marra baten mobimentuan irudikatutako buru deseregi bat erakusten dau, kolore biziakaz buztartuta. Oinez berbea nabarmentzen da, Ikastolen sarea eta kide izateko indartzea helburu dauena, hareen ordezkaritzea aldarrikatuz.

Era berean, Oinez dendeak zemendiaren 15ean edegiko ditu ateak Atarrabiako Kale Nagusian.

Paz de Ziganda ikastolea

52 urteko ibilbidea, hirugarren Oinez jaia, 780 familia, Nafarroa osotik etorritako 1206 ikasle eta 141 langile.

2025eko Nafarroa Oinezen helburuakaz bat egiteko deia egin dabe, bai urtean zehar, bai jai egunean, esandako helburuak lortzeko. Auzolanean persona ugari dabiz dagoeneko lan komisinoetan lanean, besteak beste, familiak, ikastetxeko langileak, ikasle ohiak eta lagunak.

Paz de Ziganda ikastolea 1970ean sortu zan, Nuestra señora de Uxue, bere aitzindaria, 1965ean sortu bazan be, kokaleku askoren ostean eraikin nagusia 1995ean sortu eben, Atarrabia eta Burlatako mugen artean. Ikasleak Iruñerri osotik eta Nafarroa osoko beste herrietatik datoz. Ikasleenn edadeak bi eta hemezortzi urte bitartekoak dira. Atonduko daben hirugarren Oinez jaia izango da, lehenengoa 1991n Euskaraz bizi goiburuari eutsiz eta bigarrena 2010ean Munduz mundu goiburuagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu