'Artean' nire bularretik jaio eta Euskal Herrira doan zubia da
2024-11-08 08:00 MusikeaGure hizkuntzen ospakizun bat, emakumeen bilkurea.
Kalean da Judit Neddermanen EP barria izango dan Arteaneko lehen singlea. Artean berbeak esangura asko ditu eta horrexegaitik aukeratu dot izen hori. Artean, nire bularretik Euskal Herriraino doan zubia dalako, bien artekoa, eta artean, bost artista gonbidau ditudalako, euren ahots eta talentuak oparitu deustiezalako, lana osotzen daben abesti bakotxean.
Emakumeon arteko buztarketea eta gure hizkuntzen ospakizun bat da, katalana eta euskerea, galarazoak eta jazarriak izan arren hainbeste belaunalditan bizirik eusten ibili garelako: Neurean / La meva lengua hori guztia ohoratzeko asmoa dauen abestia da, eta Izarogaz konpartiduteko ohorea izan dot.
Idoia Asurmendi, Bea Asurmendi eta Maren be ezin ahaztu
Eta, jakina, nire Olatz Salvador maitearen itzulpen eta moldaketa ederrak be sekulakoak izan dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!