Irati Bilbao: 'berbaera barriek inspiretan nabe'
2024-11-11 07:55 BarriketanLau urteko itxaronaldi luzearen ondoren, Irati Bilbao durangarrak bakarkako Bloom aurkeztu deusku, bere aurreko lanak Begin (Gaztelupeko Hotsak) izenburukoak sortutako indarrari eutsiz. Mikel Nuñez pianistea, Fran Serrano kontrabajuan, Aitor Bravorena baterian, Alvaro Zarzuela tronboian eta haize konponketan, Xabier Arriola fliskornoan eta tronpetan eta Haizea Martiartu saxofoian. Musikari bikainak.
Oiartzungo Mecca Recording Studioan Mikel Ezeizaren eskutik grabau, nahastau eta masterizauta, Bloomek erakusten deuskuz Irati Bilbaoren ahots gaitasuna eta bere konposizinorako talentua.
Bloom jazz klasikoaren eremuetatik maisutasunez dabilen artista baten lana da, izan be, Iratiren beraren The Tree edo Bloom lako abestiak jazz garaikideko piezak dira baina I fall in Love too Easily lako klasikoak be ezin ahaztu. Bikain jorratzen dau Places, Bilbaok idatzitako beste abestietako bat; eta lan honi amaierea emoten deutso Mendian Gora kantuagaz, jatorriz Imanol Larzabal abeslari eta konpositoreak eta Xabier Amuriza idazle eta poeteak idatzitako konposizinoa.
Kontzertuetako errepertorioa batez be Bloom diskoko kantuetan oinarritzen da baina Begin (Errabal Jazz 2020) izeneko lehen diskoko zenbait kantu be sartzen dira. Abesti propio zein klasikoek osotzen dabe jazz ikuskizuna, konposaketa eta mimo handiz jagondako moldaketen bitartez kontzertu personal eta bakana eskainiz.
Kontzertuei jagokenez, egun batzuk barru, zemendiaren 21ean eskaniko dau Barakaldoko Barakaldo Antzokian, 20:00etan eta hurrengoa Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean izango da zemendiaren 22an, 19:00retan.
Durangarragaz egotea beti da plazerra eta hona hemen gustora emon deuskuzan erantzunak:1.- Zorionak Irati disko barria Bloom plazaratu eta bizitzan be pausu polita emon dozulako. Lan barria personalagoa, bilaera artistikoa erakusten dauena ei da Bloom. Zuk zeuk zer dinozu?
2.- Bakarka kaleratutako diskoa da baina Mikel Nuñez pianistea, Fran Serrano kontrabajuan, Aitor Bravorena baterian, Alvaro Zarzuela tronboian eta haize konponketan, Xabier Arriola fliskornoan eta tronpetan eta Haizea Martiartu saxofoian. Musikari bikainak danak. Zuzenekoetan be zeugaz izango dira?
3.- Jazz abeslaritzat dozu zeure burua?
Bai, gehienbat bai, baina ez hori bakarrik. Ikasketen aldetik jazz musikan espezialista bezela formau naz eta nire proiektu personala bide horreetatik daroat baina beste estilo batzuetako proiektuetan be hartu izan dot parte, esate baterako Sarrabete taldeagaz folk musikan.
4.- The Tree, Places zein Mendian gora. Kantu ederrak dira. Badozu faboritorik disko barrian?
5.- Errabalen eretxiz, jazz klasikoa eta musika originala darabizuz, sentimenduz eta teknikaz erdibana horniduta, arimea soinuagaz lotzen eta arte bihurtzen dauen hats zintzoa. Zein da zure eretxia?
Ni jazz klasikoaren hizkuntzan gustora sentiduten naz, betiko standarrak abestu eta berrinterpretetea gustetan jat abesti eder eta biribilak diralako eta izaten jarraitzen dabelako. Baina aldi berean nire erreferentziak ez dira klasikoak bakarrik, gaur egungo artista askoren lengoaia edo berbaera barriek inspiretan nabe eta nire konposaketak nahitaez bide horretara hurreratzen dira, naturala dala uste dot. Horregaitik aurrera begira idazten ditut berbak baina atzera begiratzeari itxi barik.
6.- Besteak beste, Sarrabete, Irati Bilbao Quintet, Ekuru eta Reunion Big Band taldeetan ibilitakoa zaitugu eta bitxikeria legez, Jazzbana Ensemble konpainiagaz aldarrikapenerako tartea be hartu zenduan, besteak beste, emakume musikariei euren garrantzia autortu behar jakela esanaz. Bloom diskoan badago holako jarrerarik?
7.- Bloom aurkezteko lehenengo kontzertua Barakaldon eskainiko dozu zemendiaren 21ean eta hurrengo egunean 22an, Iurretan izango zara. Abenduaren 14an, Gijonen dozu hitzordua, Meidinerz Jazz Clubean eta 2025eko zezeilaren 15ean Bilboko Kafe Antzokikoa be berezia izango da zuretzako. Errepertorioa bardin antzekoa izango da hitzordu danatan?
8.- Getxoko, Hondarribi eta Goierriko jazzaldiak, Gasteizko Jazz Vital, Agorrijazz, Lugoko Jazz Jaialdia, Cordobako Jazz Jaialdia, Club Clavicémbalo, Jazz Filloa, Malagako Clarence Jazz Club edo Terrassako, Nova Jazz Cava leku ezagunak dozuz. Bateren bat azpimarratzekotan, zein eta zergaitik?
Gatxa da aukeratzea, danak dira bereziak. Alde batetik, Filloa lako klub txikiak maite ditut publikoaren gertutasunak eroso sentiarazoten nauelako, baina aurten Getxo Jazzen jotea oso berezia izan da, urte askotan ikusle bezela joan naz eta orain ni kartelean egotea ames bat betetea izan da.
9.- Diskoa defenditutea izango dozu orain buruan baina bestelako erronkarik nabarmenduko zeunke?
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!