Iñaki Palaciosek 'Argizaiola' diskoa plazaratu dau
2024-11-07 09:55 MusikeaGure arbasoen ohiturei eta doinuei kultua egitea da helburua.
Tradizinoaren sugarrak bizirik dirau Iñaki Palaciosen Argizaiola disko barriari esker.
Albumak gure arbasoen ohiturei eta doinuei kultua egitea da jomugea. Soinu tribal fin eta antxinako horreek oinarritzat hartuz doinu barrien bidez omenduko ditugu hareengandik jasotako heriotzearen eta joanaren gurtzearen inguruko errituak.
Albumean, orain arte inoiz erabili bako musika tresnak dagoz, diskoa modu parebakoan aberasten dabenak: panderoa, tanborrak edo txistua bera, doinu elektronikoakaz buztartzen dira gure folklorearen erritmoa beti oinarri dauen kontraste deigarri baten bila.
Kolaborazinoen artean, besteak beste, Kalakan, Mikel Urdangarin eta Lide Hernando dira Iñaki Palaciosegaz batera,
Kolaborazio harrigarri horreez gan, dikora sentimenduz eta mezuz betetako abestiak batu ditue, berbarako, “Izaro” Eusko Legebiltzarraren abestia.
Argizaiola diskoa, aurrerapen kantu bigaz aurkeztu da, biak jagoken bideoklipakaz, kantuei indar eta sinbolismo handiagoa emonez. Alde batetik, Argizaiola singlea dogu, Aitor Arangurenek (Muga) zuzendutako lehen aurrerapena izan zana. Azkenik, Udazkena argitaratu zan, Aiora Poncek zuzendua, disko osoaren azken aurrebista legez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!