'Arrakalak loratu' taldeak irabazi dau Igorreko saioa

Bizkaie! 2024-11-06 13:00   Bertsolaritzea

Igorren kantau dabe AP8ko txikia eta Arrakalak loratu taldeek. 

Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketako bigarren saioa Arrakalak loratu taldeak irabazi ondoren, zuzenean lortu dabe zemendiaren 18an, Gernika-Lumon jokatuko dan finalaurrekorako sailkatzea.

Ondoko honeek izan dira kantau dabenak:

  • AP8ko txikia: Amaia Gallastegi, Iraia Lauzirika eta Kelmene Abaitua.
  • Arrakalak loratu: Aiala Irurtia eta Garazi Uriarte.

Gaurko saioko aurkezlea Igor Menika Bengoetxea izan da eta epaimahaian, barriz, Beñat Romero Maguregi, Etxahun Lekue Etxebarria eta Miriam Juaristi Urizar izan dira. Idazkari, barriz, Ione Narbaiza Gallastegi izan da.

Kontuak kontu, Bertsolari Gazteen Sariketako hurrengo saioa datorren astelehenean, hilaren 11n, jokatuko da, Zallako Mimetiz eskolan goizeko 10:00etan. Bertan geratuko dira erabagita finalaurrekoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu