Liburutegiek kulturearen sustapenean daben zereginaz eztabaidatzea da asmoa
2024-11-05 11:27 KultureaEztabaidak Literatureagaz XXI. mendean, zemendiaren 12an.
Liburutegiak, kulturara sartzeko ateak goiburuari eutsiz, topaketan Óscar Arroyo Ortega BNEko zuzendariak, Fernando Juárez Urquijo Muskizko Liburutegiko zuzendariak eta Itziar Folla Hernando Bilboko Liburutegien Udal Sareko zuzendariak hartuko dabe parte. Sartzea doban da.
Ekitaldia 19:00retan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan, eta sartzea librea izango da lekuak bete arte. Barriketaldian Oscar Arroyo Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendariak eta Fernando Juárez Muskizko udal liburuzainak hartuko dabe parte. Itziar Folla Bilboko Udal Liburutegien Sareko zuzendariak bideratuko dau alkarrizketea.
Parte-hartzaileek liburutegiek euren ingurunean kulturea sustatzeko daben zereginari buruzko beren ikuspegia emotea da asmoa, liburutegi motaren arabera jagokezan funtzinoen arabera. Era berea, denporan zehar erabilitako kultura eta literatura-sustapeneko modalidadeak eta herritarren parte-hartzeagaz eta teknologia barriakaz lotura handiagoko azken jokerak azalduko dira.
Gainera, aldaketa horreek guztiek izan daben eraginari helduko deutse, kultura-kudeaketa bibliotekonomiaren testuinguruan kokatzeko beharrari jagokonez, komunidadean kultura-arloko zerbitzuak jorratzeko, planak, programak, proiektuak eta ekintzak zehazteko tresna legez.
Óscar Arroyo Ortega
Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendaria da aurtengo zezeiletik. Informazino eta Dokumentazinoan graduatua (Universitat Oberta de Catalunya) eta Bibliotekonomia eta Dokumentazinoan unibersidade-diplomatua (Madrilgo Unibertsidade Konplutentsean), Artxibo, Liburutegi eta Museoetako goi-mailako kidegoko funtzionarioa da.
Aurretik, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordeko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Saileko Liburu, Artxibo eta Liburutegien Zerbitzuko burua, Liburu eta Liburutegien aholkularia, Liburutegien Koordinazinorako Ataleko burua eta Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea izan da. Kargu horreek guztiak Gaztela-Mantxako autonomia-administrazinoan bete ditu. Haren ibilbidean zehar, liburutegien plangintzeagaz eta kudeaketeagaz, liburutegien legediagaz, liburutegi mobikorrakaz eta landa-inguruneko liburutegiakaz zerikusia daben azterlanak, txostenak, komunikazinoak eta artikuluak argitaratu ditu.
Fernando Juárez Urquijo
Geografia eta Historian lizentziatua eta Arkeologian diplomatua da Deustuko Unibersidadean eta dokumentazino digitalean masterra be egin eban Pompeu Fabra Unibersidaean. Gaur egun, Muskizko Liburutegiko zuzendaria da. Artikuluak argitaratu ditu eta irakaskuntza espezializatua emon dau profesionalentzat, edade digitaleko liburutegiari buruz. Euskadiko liburutegietan mailegu digitala ezartzeko lantaldean parte hartzen dau.
Itziar Folla Hernando
Bilboko Liburutegien Udal Sareko zuzendaria eta Blas de Otero Fundazinoko aholkulari teknikoa da. Geografian eta Historian lizentziatua Euskal Herriko Unibersidadean, kultura-enpresak atontzen eta kudeaketan graduondokoa (Universitat Oberta de Catalunya) be bada.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiak kulturea zabaltzeko gunea da. Bere helburuen artean literaturea, ezagutzea eta dibulgazino zientifikoa sustatzea dago.
Bertaratzerik izan ezean, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!