UPV/EHUren XXIV. Zientzia Astearen inaugurazinoa Bilbon

Bizkaie! 2024-11-05 10:52   Kulturea

Gaur, zemendiak 6, 11:30ean Bizkaia Aretoan-UPV/EHU.

PV/EHUk 2024ko Zientzia Astearen inaugurazinoa egingo dau Bilbon. Aurten zemendiaren 6tik 10era bitartean egingo da Bilbon eta Barakaldon. Gasteizen, zemendiaren 7tik 10era eta zemendiaren 7tik 9ra Donostian.

Inaugurazinoan parte hartzen dagoz:

  • Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea.
  • Juan Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersidadeak eta Barrikuntza sailburua.
  • Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Bardintasun eta Jaietako zinegotzia.
  • Gorka Moreno, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea.

Zientzia Astea izakera ludikoa eta pedagogikoa dauen eta edade guztietako jentearentzako jaialdia da. Helburua euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartea da. Aldi berean, jakin-mina piztu eta deskubriduteko gogoa sustatu nahi da. Zientzia entzun, probau, ikusi, usaindu, ikutu, eta sentiduteko aukera parebakoa da, horretan egunero lan egiten daben UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen eskutik.

Aurten, UVP/EHUko Zientzia Asteak dobako 200 jarduera baino gehiago eskainiko ditu bere egoitza guztiak kontuan hartuta, eta edade guztietako publikoari zuzenduta; horreen artean, 41 txoko zientifiko, 72 tailer inguru, 15 ibilbide didaktiko, 9 hitzaldi, 13 erakusketa, eta 13 ikuskizun egongo dira, azken horreen artean, Zientzia Club monologo zientifikoen programea. “Ur tantaka, zientzia zurrustaka” da aurtengo goiburua.

Egitarau osoa www.zientzia-astea.eus webgunean ikusgai dago.

Ikasleentzako bisita gidatuak

Eguaztenean, inaugurazinoa baino ordu bi lehenago, 9:30ean, Zientzia Asteak ateak edegiko deutsee Bizkaiko ikastetxeei. Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko 3.600 ikasle inguruk ibilbide gidatuak egingo ditue Bizkaia Aretoko txoko zientifikoetan eta ikastetxeentzako tailerretan, eguaztenetik barikura. Bisita horreek oso interesgarri eta motibagarriak izango dira, arabere gehiago, bide akademikoa aukeratzeko garaia hurrreratzen jakenean.

Zientzia Astea 2024 UPV/EHUk atontzen dau, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren babesari eta Arabako Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Barakaldoko Udalaren, Donostiako Udalaren, Gasteizko Udalaren, Vital Fundazinoaren, Metro Bilbaoren eta Ecampusen babesagaz.

Jarduera batzuk G9-Science4All eta ORE4Citizens proiektuen barruan sartzen dira. Proiektu horreek Europako Batzordeak finantzietan ditu, Marie Sklodowska-Curie/(MSCA) Ekintzen bidez. Europan karrera zientifikoak sustatzeko ekimena da, eta Horizonte Europa, EBko Ikerketako eta Barrikuntzako Esparru Programearen barruan dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu