Hemen da Bilboko San Inazio auzoko Larrako AEK euskaltegiaren 40. urtemugea

Bizkaie! 2024-11-05 10:30   Euskerea berbagai

Asteon ospatuko baitabe 1984-2024 epealdia.



Hori dala eta, hainbat ekitaldi atondu ditu, Bilboko AEKren laguntzaz.

- Eguazten arratsaldean (zemendiak 6), La Basuk rap tailerra eskainiko deutse ikasleei San Inazioko Euskerearen Etxean (erantzun bikaina izan dau ekitaldiak, dagoeneko itxita baitago bertan parte hartzeko izen-emotea).

- Eguen goizean (zemendiak 7), Bilboko AEKko goizeko irakasleek eta ikasleek 10:00etan ekingo deutse itsasadarrean zehar Bilboats ontzian (euskerazko audio-gidea entzunez) egingo daben txangoari. Amaitzean, Larrako AEK euskaltegira joango dira guztiak eta Matxintxu-Larrako AEKko irakasleek San Inazio auzoa ezagutzeko preparautako ginkana batean hartuko dabe parte.

Arratsaldean, barriz, 17:00etan izango da Bilboats ontzian egingo dan ibiltaldia. Ondoren, Santutxu auzoko Karmelo kalera igongo dabe bidaiariek, bertan Bilboko Berbalagunaren 24/25 ikasturteko hasiera ekitaldian eta 25. urtemugea ospatzen dabizen Berbalagun taldeen omenalditxoan parte hartzeko.

- Ospakizuna zemendiaren 9an (zapatuan) amaituko da, goizeko 11:30ean Larrako AEK euskaltegiko ateak edegi eta bertaratzen diran danakaz argazki erraldoia atarateko. Lau hamarkadotan bertatik igarotako irakasle, ikasle eta laguntzaileak gonbidau ditue memoria astindu eta historian atzerako bidaiatxoa egitera, ariketa vintage baten bidez: zelan erakusten eben euskerea orain 40 urte Bilboko euskaltegi batean? Kaseteak, VHS bideoak, eskuz moztu eta itsatsitako material behin eta barriro fotokopiauta... Amaitzeko, 12:30ean, triki-poteoa egingo dabe auzoan zehar.

Ospakizun aste hau Bilboko AEKk urtero atontzen dituen Ikasleen Topaketen barruan kokatzen da. Ikasleen arteko hartu-emonak indartzea eta Bilboko AEKko euskaltegiak ezagutarazotea da helburua. Esaterako, orain urte bi AEKren Bilboko Txakur kaleko eraikinaren 25. urteurrena izan zan Topaketarako atxakia; eta igaz, Lizardi AEK euskaltegiaren 40. urtemugea.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu