'Sagutxo kaskarinak 2.0' taldea nagusitu da lehenengo saioan
2024-11-04 12:18 BertsolaritzeaBilboko Urretxindorra ikastolan jokatu da 32. edizioko lehenengo Saioa.
Xarmengarriak gira eta Sagutxo kaskarinak 2.0 taldeek kantau dabe eta azken honek egin dau aurrera sariketan.
Sagutxo kaskarinak 2.0 taldeak Gernika-Lumoko finalaurrekoan kantauko dau, zemendiaren 18an.
Publikoan Urretxindorra ikastolako bertsolaritza ikasleak egon dira, eta oso giro ona sortu da bertan.
Gaurko saioko aurkezlea Jone Larrinaga Dañobeitia izan da eta epaimahaia Beñat Romero Maguregik, Etxahun Lekue Etxebarriak eta Idoia Anzorandia Kareagak osotu dabe. Idazkari beharra Ione Narbaiza Gallastegik egin dau.
Ondokoak izan dira bertsolariak:
- Xarmengarriak gira: Emile Zabala, Enara Gallastegi eta June Legarreta.
- Sagutxo kaskarinak 2.0: Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz.
Oharra: hasierako egitarauan aldaketa bat egon da eta Puntuak eta Komak taldearen ordez kantau dabe Sagutxo Kaskarinak 2.0 taldekoek.
Kontuak kontu, Bertsolari Gazteen Sariketako hurrengo saioa eguaztenean jokatuko da, Igorreko Arratia BHIn, 11:30ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!