Antton Aranburuk 'Plazera nirea da' disko barria aurkeztu dau
2024-11-04 11:16 MusikeaProdukzinoaz eta nahasketaz Chick Juarez arduratu da.
Antton Aranburu musikari eta konpositoreak bere azken lana aurkeztu dau plataforma digital guztietan. Disko hau lagun artean eta miresten dituan artisten kolaborazinoakaz osptu dau, eta duda barik, esperientzia ugariko bidaia izan da.
Gainera, diskoaren hirugarren eta azken singlea, Baina Bihotzak Dio be aurkeztu dau. Abesti honetan, Ainhoa Larrañaga hernaniar artistearen kolaborazinoa nabarmentzekoa da.
Edozelan be, diskoak artista ugariren parte-hartzea izan dau eta Anttonek esker oneko berbak eskaini deutsee: Ainhoa Larrañaga, Inun, Loa, Amaia Busto eta Iker Ibáñez de Gauna lagunei, eta, zelan ez, disko honen produkzinoaz eta nahasketaz arduratu dan Chick Juarezi be.
Plazera nirea da entzuteko aukerea dago dagoeneko streaming plataforma guztietan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!