Tolosan jokatuko da azken final-laurena

Bizkaie! 2024-10-29 13:20   Bertsolaritzea

Zemendiaren 3an, Leidor Aretoan.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bigarren mugarria gaindituko dau domekan, azken final-laurena jokatuko baita Tolosan, Leidor Aretoan. Ondoko sei bertsolari honeek ibiliko dira kantuan:

  • Aitor Tatiegi Loidi.
  • Andoni Rekondo Izagirre.
  • Iñigo Mantzizidor Larrañaga Mantxi.
  • Jon Gurrutxaga Urbieta.
  • Maider Arregi Markuleta.
  • Nerea Elustondo Plazaola.

Gai-jartzaile lanetan Igotz Alkorta Irastortza ibiliko da. Epaileak, barriz, honeek: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, Aratz Irazustabarrena Garmendia izango da.

Faseko azken saioa da Tolosakoa, beraz, bertan ezagutuko da sailkatutakoen zerrendea.

Tolosarako sarrerak eskuragai dagoz hemen; baita aretoetako txarteldegietan be, saioaren egunean, aurretik agortuten ez badira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu