Nestor Basterretxea eta Jon Irabazal nabarmentzen dira 18. Astola aldizkarian
2024-10-29 12:06 KultureaAstola aldizkaria 7 euroan salgai dago Durangaldeko herri batzuetako saltokietan.
Nestor Basterretxea artistea jaio zela 100 urte bete dirala gogoratzeko Euskal Herrian hainbat erakusketa, berbaldi eta ekitaldi atondu dira.
Astola aldizkariak be bere omenaldia eskaini nahi izan deutso Bermeoko artisteak Durangaldeagaz hartu-emon estuak izan zitualako. Garazi Arrizabalaga egungo Durangoko Museoko zuzendariak idatzi dau Basterretxea eta Durangaldearen arteko lotureari buruzko erreportajea.
Bestetik, Jon Irazabal Agirre hartu dau gogoan Astolako erredakzino taldeak. Orain dala 18 urte baino gehiago, berea izan zan aldizkaria martxan jarteko idea. Abuztuaren 23an hil zan eta berak aldizkariari egindako ekarpenak eskertzeko berbak dagoz barruan. Zenbaki honetan Jose Luis Lizundiagaz barrikataldi luzea izan eban, aldizkarian berba egindakoa jasoteko.
Durangaldeko ondarea eta historiaren zabalkunderako jaio zan Astola urtekaria orain dala 18 urte. Ikerlariei lekua egin, ezkutuko ikerketak argitaratu, barriak sustatu eta holako asmoakaz jaio zan eta ibilbide oparoa egin dau urte honeetan guztietan.
Aurten, bederatzi erreportajek osotzen dabe aldizkaria, gehienak, Durangaldeko egileek idatzitakoak. Erreportajeakaz batera, urtean nabarmendutako albiste batzuk eta Durangaldean bizi diran kultura zaleen leku kuttunak ezagutzeko aukerea izango da.
Astola aldizkaria 7 euroan salgai dago Durangaldeko herri batzuetako saltokietan, Durangoko Azokan, Gerediaga Alkartearen erakusmahaian be eskuragarri egongo da eta Gerediagako bazkideen kasuan, doban jaso ahalko dabe ale bat.
Saltokiak: Abadiñon Petite eta Zelaietako estankoa; Arrazolan: Amillenan; Berrizen: Etxebarria estankoan; Durangon Marpa, Gozotxori, Hitz, Arteka, Urrike, Etxebarria, Ikerfer eta Museoan; Elorrion Txokolaten; Iurretan Iurretakopin; eta Zaldibarren, Imendian.
Astolako erreportajeak
- Durangaldeko erraketistak, ahaztutako pilotari aintzindariak (Estibalitz González).
- Pórtico de Santa Maria, el corazón de Durango (José Angel Orobio-Urrutia / Oier Bizkarra).
- Nestor Basterretxea, euskaldun globala (Garazi Arrizabalaga).
- Los Ampuero, una familia emprendedora de Durango (Igor Basterretxea).
- Karrika, 25 urtez Durangoko ametsen faktoria izaten (Arantza Arrazola).
- Jose Luis Lizundiari alkarrizketea (Markel Onaindia /Jon Irazabal).
- Kintakolumnisten sarea Zaldibarren eta inguruetan (Xabier Zabarte).
- Lecciones del pasado. La destrucción de la ferrería de Lebario (Eva Díez Paton).
- Abadiñoko Lebario burdinola, ondare industrialak bere definizinoan eta babesa lortzeko dituan zailtasunen adibide modura aurkezten dau egileak.
- Pasioz beteriko mende bat. C.D Elorrio, herri xume baten harrotasuna (Imanol Tabera).
- Mende bateko historia luzearen laburpena da erreportaia. C.D. Elorriok kirol arloa gainditu eta herri oso baten ikurra zelan bihurtu dan azaltzen dau.
Laburretan
- Abadiñoko Nuestra Señora de Begoña barnetegia, frankismoaren ongintza sistemaren hastapenetan.
- Joaquin Rueda Durangoko irakaslearen eskutik 40 urteko ibilbidea egin duen Izarra astronomía elkartea.
- Balendin Lasuen Solozabal zaldibartarraren jaiotzearen mendeurrena.
- Gorulari-dantzetan sakontzeko Iurretako argitalpena.
- Elorrioko Ortugren baserriko troxa handia, gitxienez 1797koa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!